Jaiak 2018-07-04 12:25

Paellak uztailaren 22an, parte hartzeko prest?

Erabiltzailearen aurpegia Bizarra Lepoan

Euskaltzaleon kuadrilla lotzen gara urtero Aixerrotako paelletan Bizarra Lepoan elkartearen 365 toldoan. Berbalagunak, bizikleta-taldeko kideak, Egizuko kontsumo-taldekoak… talde irekia da gurea eta lan-taldea osatuko dugu honetaz arduratzeko. Uztailaren 22an herrian bazaude eta jaiaz gozatu nahi baduzu, animatu gurekin! Aurten, gainera, … Read More

  Jaiak 2018-06-29 11:25

Sopelako jaietako bertso-saioak!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Asteburu honetan Sopelako jaietan izango ditugu bertso saioak. Bihar, ekainaren 30ean,13:15etan txosnagunean, Anjel Mari Peñagarikano, Sustrai Colina, Nerea Elustondo eta Kerman Diaz. Eta etzi, uztailaren 1ean, 20:00etan txosnagunean, Arrate Illaro, Naroa Torralba eta Unai Mendiburu. Info+: www.albe.eus

»» Ikusi argazki guztiak (2)

  Jaiak  Barrika 2018-06-26 18:42

San Juan gaua Barrikan: solstizioari ongietorria egiteko, historiaurrean legez sortutako sua

San Juan bezperan Barrikan pizten duten suteak badauka berezitasun handi bat: orain ehunka mila urte gure arbasoen arbasoek egiten zuten modu berean sortzen da sua, harria harriaren kontra.

  Jaiak  Leioa 2018-06-26 17:16

Leioako jaiak 2018

Ekainaren 23ko goizean Leioako jaietan egon da HIRUKA, kuadrillakaz berbetan. Tortilla- eta sandwich-txapelketak eta herri-kirolak zeuzkaten erronka. Eskalada egiteko aukera ere ez zen falta izan. Eguraldia lagun, giro ezin hobea topatu genuen Boulevardean! 

  Jaiak 2018-06-26 14:37

Sopelako jaietako bertso-saioak!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

ALBEren UDAKO BERTSO-ESKAINTZAren hurrengo saioak asteburu honetan SOPELAN! Ekainaren 30ean 13:15etan txosnagunean. Uztailaren 1ean 20:00etan txosnagunean, kuadrilen sari banaketan. Info+: http://www.albe.eus/berriak/822-udako-saioak-20...

»» Ikusi argazki guztiak (2)

  Jaiak  Getxo 2018-05-16 17:35

Getxoko San Isidro jaiak, iruditan

Atzo, martitzenean, amaitu ziren Getxoko San Isidro jaiak; han egoteko aukerarik eduki ez zenuela? Bada, hona hemen barikuan bizi izandakoen irudiak! Goza ezazue!

  Jaiak  Urduliz 2017-09-22 18:36

Urdulizko Kakarraldoaren kalejira, ikusgai

Joan den domekan amaitu ziren Urdulizko jaiak, adin denetako herritarrei aste pare biko algara, parranda eta festa eskaini ondoren. Datorren urtekoen esperoan, une ona da gogora ekartzeko pasa den irailaren 7an jaurtitako txupina eta egindako kalejira, Kakarraldoa, Auspokale trikitilari-taldea eta udal-arduradunak buru.

  Jaiak  Getxo 2017-09-22 10:15

Areetakoak ere, jaien lekuko izateko prest daude

Areetakoak ere, jaien lekuko izateko prest daude

Mesedeetako Andra Mariaren jaiak ospatuko dituzte barikutik domekara bitartean, Areetan. Ohi den legez, askotariko jarduerak egongo dira denen gozatzeko.

  Jaiak  Erandio 2017-09-13 11:30

Barikuan helduko da San Lutxanin

Barikuan helduko da San Lutxanin

Bariku honetan hasi eta domekara arte, Lutxanako auzo erandioztarrean jaiak izango dira. Ohi legez, txupinagaz abiaraziko dira festak 19:30ean. Momentu horretan agertuko da San Lutxanin, jaietako maskota-arrantzalea. Ondoren, pailazoak, txorizo-jana eta mus-txapelketa izango dira; eta bertoko musika-taldeak igoko dira oholtzara, iluntzean. Zapatuan eta domekan, sabela betetzeko zein dantzan jarduteko aukera gehiago izango dituzte bertokoek zein Lutxanara hurbilduko direnek.

  Jaiak  Leioa 2017-09-06 13:14

Tortillen eta paellen zaporea izango dute Udondoko jaiek

Tortillen eta paellen zaporea izango dute Udondoko jaiek

Etzi, barikuan, hasiko dira Leioako Udondo auzoko jaiak, Tolentinoko Nikolas Deunaren omenez. Ohi legez, lehiaketa gastronomikoak eta musika ez dira faltako.