Jendartea  Erandio 2019-06-17 13:09

Sentsibilizazio-kanpaina jaietan eraso sexistarik egon ez dadin

Unai Brea

Sentsibilizazio-kanpaina jaietan eraso sexistarik egon ez dadin

Erandioko Udalak kanpaina ipini du abian jai-eremuetan berdintasunaz sentsibilizatzeko. Herriko jai denetan gaiaren gaineko materiala zabaltzen dabiltza, orain urte bi zabaldutako prebentzio-lanen ildotik.

  Jendartea  Getxo 2019-06-14 13:05

Ekainaren 23an egingo dute Getxoko kirol-portuko elkartasunezko igeriketa-saioa

Unai Brea

Ekainaren 23an egingo dute Getxoko kirol-portuko elkartasunezko igeriketa-saioa

Bosgarrenez, igeriketa-saio solidarioa egingo dute Abrako uretan ekainaren 23an (domeka), aurreko urteetan bezala irabazi asmorik bako elkarte bati laguntzeko helburuagaz. Oraingoan, Dravet sindromea duten umeei laguntzen dien talde bati emango diote batutako dirua.   

  Jendartea  Urduliz 2019-06-14 09:30

Inola Urdulizko Emakumeen Elkartea: "Etxetik irten gura zuten emakume askoren beharrei erantzuteko hasi ginen lanean"

Iker Rincon Moreno

Inola Urdulizko Emakumeen Elkartea: "Etxetik irten gura zuten emakume askoren beharrei erantzuteko hasi ginen lanean"

Hogeita bost urte bete dira Inola Urdulizko Emakumeen Elkartea sortu zenetik. Hala, gaur, barikuan, egitarau berezia antolatu dute udalerrian, 18:00etatik aurrera. Mende-laurden horren bilakaeraren nondik norakoak ezagutzeko errepasoa egin dugu elkarteagaz.

  Jendartea  Getxo 2019-06-13 16:25

Ekainaren 20an emango dute "Tras la ELA en vela", Alboko Esklerosi Amiotrofikoari ikusgarritasuna emateko egindako dokumentala

Erredakzioa

Ekainaren 20an emango dute "Tras la ELA en vela", Alboko Esklerosi Amiotrofikoari ikusgarritasuna emateko egindako dokumentala

Iñaki Elorriaga 71 urteko getxoztarrak Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA) du, gaur egin senda ezin daitekeen endekapenezko gaitz hilgarria (ELA dira haren siglak gaztelaniaz). Iaz Fisterraraino (Galizia) belaontzian joatea eta bidaia dokumental batean jasotzea erabaki zuen, gutxi batzuek jasaten duten gaixotasun horren berri zabaltzeko. Eguenean emango dute Itzubaltzeta/Romoko Kultur Etxean, eta Elorriaga bera egongo da hizlari, besteak beste.

  Jendartea  Uribe Kosta 2019-06-13 08:37

Arauak bete behar badira, nork gura du normala izan?

Leire Arkotxa

Arauak bete behar badira, nork gura du normala izan?

Normaltasun delakoaz ari garenean sexu-genero sistema bitarrean oinarritzen gara, eta horrek gauza askotan eragiten digu: identitate sexuala, desiraren orientazioa, genitalak, generoaren identitatea... Baina, zer gertatzen da dikotomia hori betetzen ez dugunean?

  Jendartea  Uribe Kosta 2019-06-13 08:00

Ricardo Mutuberria: "Edonork eduki behar du aukera zientzia lantzeko"

Unai Brea

Ricardo Mutuberria: "Edonork eduki behar du aukera zientzia lantzeko"

Iazko udagoienean ipini zuten martxan Biook proiektua, Ricardo Mutuberria (Algorta, 1968) biologoaren gogoan aspaldi zebilen ametsa. "Jendeak eta jendearentzat egindako biologia" goiburuak laburbiltzen du egitasmoaren funtsa. Zientziak ez du izan behar profesionalen kontua bakarrik, horixe aldarrikatzen du Mutuberriak, Zuk Zeuk Egin nazioarteko mugimenduagaz bat eginez. Haren oinarriak azaldu dizkigu elkarrizketa honetan. 

  Jendartea  Urduliz 2019-06-12 09:51

Mende laurdena ospatuko du barikuan Inola Urdulizko Emakumeen Elkarteak

Erredakzioa

Mende laurdena ospatuko du barikuan Inola Urdulizko Emakumeen Elkarteak

Hogeita bost urte ez dira beti betetzen; hori dela eta, urtemuga hori ospatu guran, egun berezia antolatu du Inola Urdulizko Emakumeen Elkarteak barikurako, hilaren 14rako. Lehenengo hitzordua 18:30ean jarri dute, Urdulizko udaletxearen ondoko plazan, Reperkusion Feminista Batukada taldeagaz bertatik Inolaren bulegora arte dantzan ibiltzen joateko. Ondoren, taldeko terapia egingo dute Gemma Martinez aktoreagaz.

  Jendartea  Uribe Kosta 2019-06-11 09:58

Ezagutzen al dituzue jengibrearen propietateak?

Izei Azkue

Ezagutzen al dituzue jengibrearen propietateak?

Jengibrea elikagai gisa erabiltzeaz aparte medikuntzan ere erabili izan da historian zehar, Asiako herrialdeetan batez ere. Jatorria kontinente horren hegoaldeko oihanetan izanda ere, gaur egun mundu osoan lantzen da; horri esker, eskuragarri daukagu edozein fruta-denda zein erostetxetan.

  Jendartea  Lemoiz 2019-06-11 09:07

Lemoizko hainbat etxebizitzatan lapurtu dutela ohartarazi du Ertzaintzak

Iker Rincon Moreno

Lemoizko hainbat etxebizitzatan lapurtu dutela ohartarazi du Ertzaintzak

Azken egunotan Lemoizko hainbat etxebizitzatan izandako lapurretak argitzeko ikerketa abiatu du Ertzaintzak, EFE albiste-agentziak zabaldutakoaren arabera.

  Jendartea  Uribe Kosta 2019-06-10 08:36

"Fake news": gezurraren kultura berria

Iker Rincon Moreno

"Fake news": gezurraren kultura berria

Interneten sorreraren eta teknologia berrien gorakadaren ondorioz, fake news ek eta eduki faltsuek gora egin dute mundu osoan. Desinformazioaren zurrunbiloan bizi gara. Edonork sor dezake eduki iruzurti bat, faltsua edo aurrefabrikatutakoa, eta sare sozialek ahalbidetzen dute horiek mundu osora zabaltzea. Eduki faltsuak benetakoak baino askoz gehiago partekatzen dira, segundo gutxian. Egia-ostearen testuinguruan ematen da hori, zer den egia eta zer gezurra berdin zaigun garaian. Julen Orbegozo eta Alex Rayón adituakaz berba egin dugu fenomeno hori sakonean aztertzeko.

  Jendartea  Uribe Kosta 2019-06-07 13:16

Uribe Kostako Asanblada Transmaribibolloa sortuko dute, "gure borrokaren merkantilizazioari aurre egiteko"

Unai Brea

Uribe Kostako Asanblada Transmaribibolloa sortuko dute, "gure borrokaren merkantilizazioari aurre egiteko"

Ekainaren 13an, Larrabasterrako Plaza Beltza Kulturgunean, 20:00etan. Horiexek dira Uribe Kostako Asanblada Transmaribibolloa sortzeko deialdiaren koordenadak. LGTBI+ kolektiboaren borroka "merkantilizatzeko" eta eskuinaren mesederako erabiltzeko saiakeren aurrean erantzun bat eman guran ipini dute martxan ekimena, deitzaileek azaldu digutenez.

  Jendartea  Getxo 2019-06-06 09:12

Algortako Ollarretxe kalean zirkulazioa moztuko dute kanalizazio-lanengatik

Iker Rincon Moreno

Algortako Ollarretxe kalean zirkulazioa moztuko dute kanalizazio-lanengatik

Gaurtik, eguenetik, aurrera galtzadan kanalizazio lanak egingo dituzte zenbait zerbitzu ipintzeko, saneamendu-sarearena barne. Lanok, hasiera batean, hilaren 14an amaituko dira.

  Jendartea  Gorliz  Sopela 2019-05-31 10:00

TAO sistema martxan ipiniko dute bihar Gorlizen eta Sopelan

Iker Rincon Moreno

TAO sistema martxan ipiniko dute bihar Gorlizen eta Sopelan

Udaren eta eguraldi onaren etorreragaz batera, TAO zerbitzua martxan jarriko dute bihar, zapatuan, Sopelako hondartzaren inguruan eta Gorlizen. Azken udalerri horretan bigarren aldia izango da sistema ezartzen dutena, eta hainbat berritasun izango ditu aurten.

  Jendartea  Getxo 2019-05-31 09:35

Amaitu dira Arrigunagako Landene hegala egonkortzeko lanak

Erredakzioa

Amaitu dira Arrigunagako Landene hegala egonkortzeko lanak

Amaitu dira Arrigunagako Landene belargunea egonkortzeko lanak. 2018ko urtarrilean lur-irristatzea egon zen gune horretan, euri-jasen ondorioz, eta arrakala batzuk agertu ziren bertan.

  Jendartea  Gorliz  Uribe Kosta 2019-05-30 13:41

Bizkaiko hondartza-denboraldiaren aurkezpena egin dute Gorlizen

Unai Brea

Bizkaiko hondartza-denboraldiaren aurkezpena egin dute Gorlizen

Ekainaren 1ean hasi eta irailaren 30ean amaituko da hondartza-denboraldi ofiziala Bizkaian, eta Aldundiak gaur egin du sasoi horretan emango dituen zerbitzuen azalpena, Gorlizko hondartzan. 154 sorosle, 30 hondartzain eta 89 garbiketa-arduradun egongo dira aurten Bizkaiko hondartzetan.