Jendartea  Getxo 2018-12-12 09:01

XXV. Boluntariotza Topaketa egingo dute eguenean Romo Kultur Etxean

XXV. Boluntariotza Topaketa egingo dute eguenean Romo Kultur Etxean

Eguenean, abenduaren 13an, XXV. Boluntariotza Topaketa egingo du Sarekide Getxoko boluntariotza erakundeen elkarteak, Getxoko Udalaren laguntzagaz. Saioa Romo Kultur Etxeko batzar aretoan izango da, 18:00etan hasita.

  Jendartea  Berango 2018-12-11 12:25

Umeen Hiria izateko bidean dago Berango

Umeen Hiria izateko bidean dago Berango

Berango "umeen adiskidea den hiri" modura aitortzeko helburu duen prozesua jarri du martxan bertako Udalak. Umeen Adiskide diren Hiria izeneko zigilua Unicef gobernuz kanpoko erakundeak ematen du, maila lokalean neska-mutilen alde egiten den lana aitortzeko.

  Jendartea  Getxo 2018-12-11 08:25

Cabacas auzian justiziarik egon ez dela salatuko dute egunotan

Cabacas auzian justiziarik egon ez dela salatuko dute egunotan

Cabacas auziaren epaian "justizia alde batera utzi dela" salatzeko, Getxoko hainbat eragilek elkarretaratzea deitu dute eguaztenerako, hilaren 12rako, Getxoko epaitegien aurrean, 19:00etan. Hurrengo egunean, eguenean, aldiz, manifestazioa egingo dute Itzubaltzeta/Romon, Santa Eugenia plazatik abiatuta, 20:00etan.

  Jendartea  Uribe Kosta 2018-12-10 16:16

Abade bat salatu dute adin txikikoei sexu-abusuak egin dizkielakoan

Abade bat salatu dute adin txikikoei sexu-abusuak egin dizkielakoan

Euskalerriko Eskautak Bizkaia mugimenduak eta Bilboko Gotzaitegiak agiri bateratua plazaratu dute gaur goizean apaiz batek izandako "portaera sexual desegokien" berri emateko. "El Correo" egunkariak zabaldutakoaren arabera, Uribe Kostako bikarioa litzateke ikertzen dabiltzan abadea; Fiskaltzan aurkeztu dute salaketa.

  Jendartea  Uribe Kosta 2018-12-10 12:00

Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du Gabonetan

Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du Gabonetan

Urtero legez, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du Gabonetan. Hala, abenduaren 14an, 21ean, 24an eta 31n tren zerbitzuak ohi baino maiztasun handiagoa izango du.

  Jendartea  Getxo 2018-12-10 11:52

Algortako Etorbidea pintatzeko lanak egingo dituzte eguaztenean

Algortako Etorbidea pintatzeko lanak egingo dituzte eguaztenean

Galtzada pintatzeko lanak abiatuko dituzte eguaztenean, hilaren 12an, Algortako Etorbidean, Torrene-Mariandresena eta Satistegi-Mariandresena kaleen artean. Mariandresena kalea ere margotuko dute, inguru horretan egun horretara arte egingo diren zolatze-lanak amaitu eta gero.

  Jendartea  Getxo 2018-12-06 09:39

Ireki dute Areetako Mesedeetako Ama elizaren ondoko jolas-gune berritua

Ireki dute Areetako Mesedeetako Ama elizaren ondoko jolas-gune berritua

Areetako Mesedeetako Ama elizaren atzean dagoen jolas-gunea ireki dute, Getxoko Udalak bertan egindako berriztatzea amaitu ondoren. Lanok jolasteko dauden elementu denak berrizteko izan dira, baita inguruko zoladura indargetzailea zaharberritzeko ere. Denera, 48.000 euro inbertitu dituzte horretan.

  Jendartea  Getxo 2018-12-04 11:33

Gaurtik hasita, urtarrilaren 6ra arte egongo dira piztuta Gabonetako argiak Getxon

Gaurtik hasita, urtarrilaren 6ra arte egongo dira piztuta Gabonetako argiak Getxon

Gaur, martitzenean, piztuko dute Gabonetako argiztapena Getxon; pizte-ekitaldia Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan izango da, 18:30ean.

  Jendartea  Getxo 2018-12-04 08:32

Areetako Mesedeetako Ama elizaren ondoko jolas-gunea berrituko dute

Areetako Mesedeetako Ama elizaren ondoko jolas-gunea berrituko dute

Areetako Barria kaleko jolas-gunea berritzen hasi da Getxoko Udala, Mesedeetako Ama elizaren ondoan kokatuta dagoena. Aurreikusi dutenez, lanak aste-akabu honetarako amaituko dira, eguraldiak laguntzen badu.

  Jendartea  Leioa 2018-12-03 16:59

Gazteluetako auzian esku hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Berria.eus

Gazteluetako auzian esku hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Abusuak salatu dituen gaztearen gurasoek bere jarrera argitu dezala eskatu diote Opus Deiri; izan ere, haren menpekoa da Gaztelueta ikastetxea.

  Jendartea  Getxo 2018-12-03 14:29

Funtzio anitzeko ekipamendu berria egingo dute Fadura garagardotegi zaharrean

Funtzio anitzeko ekipamendu berria egingo dute Fadura garagardotegi zaharrean

Algortako Fadura garagardotegi zaharraren eraikina botatzeari ekin dio gaur Getxo Kirolak erakundeak. Beharrak hasi dira Uraren Euskal Agentziaren (URA) oniritzia jaso ondoren, eta bi asteko epean amaituko dira.

  Jendartea  Leioa 2018-12-03 13:51

Gazteluetari Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza kentzea eskatu du EH Bilduk

Gazteluetari Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza kentzea eskatu du EH Bilduk

Oihana Etxebarrietak hala proposatu du Eusko Legebiltzarrean, eta ganbarak Gazteluetako zuzendariaren adierazpenak gaitzestea ere bai, iraingarriak izan zirelako. Horrelakoetan, Lakua akusazio partikular legez aurkeztea eskatu du.

  Jendartea  Getxo 2018-12-03 12:45

Aiboako igogailua itxi dute, mantentze-lanengatik

Aiboako metro-geltokia eta Txakursolo kalea lotzen dituen igogailua zerbitzuz kanpo egongo da bi egunez, gaur eta bihar artean. Mantentze-lanak egingo dituzte eta higaduragatik txarto egon litezkeen osagaiak aldatuko dituzte.

  Jendartea  Sopela 2018-11-30 19:16

Sopelako Udalak 850.000 euro bideratuko ditu Urko kiroldegia eraberritzeko lanak abiarazteko

Sopelako Udalak 850.000 euro bideratuko ditu Urko kiroldegia eraberritzeko lanak abiarazteko

Urko kiroldegiko eraberritze proiektuaren idazketaren ostean, datorren asteetan, Sopelako Udalak kirol instalazioen etorkizuneko berritzerako urrats garrantzitsu bat emango du. Udalak hemendik gutxira adjudikatuko du eraberritze-lanak egikaritzeko kontratua.

  Jendartea  Barrika  Getxo  Gorliz  Leioa  Urduliz  Uribe Kosta 2018-11-30 18:58

Gaude elkartea saritu dute bere erantzukizun sozialagatik

Gaude elkartea saritu dute bere erantzukizun sozialagatik

Guztion Artean Eginez Foroak Uribe Kostako Gaude elkartea saritu du gaur, bestelako adimen-gaitasuna duten pertsonak gizarteratzen egiten duen beharragatik, batez ere lan-arloan.