Txosten independente batek ondorioztatu du Erandioko uholdeak ez zirela zubia eraikitzeko lanengatik jazo

Nahia Martinez Gondra api 25, 12:59 Erandio

Bizkaiko Foru Aldundiak Saitek ingeniaritzari eskatu zion txosten independente bat egin zezala Erandioko Alzaga auzoan izandako uholdeak zergatik gertatu ziren argitzeko. Hala, ondorioztatu dute All Iron zubiko obrak ez direla izan apirilaren 11ako uholdeen eragileak. Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko diputatu Carlos Alzagak adierazi du "uholdearen handitasun berak" San Inazio kalean jazotako ondorioak sortuko zituela, nahiz eta zubi berria eraikitzeko obren aurretiko egoerari eutsi.

Palestinaren aldeko manifestazioa egingo dute zapatuan Itzubaltzeta/Romon

Iker Rincon Moreno api 25, 10:11 Getxo

Israelek herri palestinarraren kontra egiten ari den genozidioa ozen salatzeko asmoz, Gernika-Palestina Herri Ekimenak manifestazioa deitu du zapatu honetarako, hilaren 27rako. Hitzordua eguerdiko 13:00etan jarri dute, Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan. Hurrengo astean, maiatzaren 6an, gai horri segida emateko berbaldia egingo du Txente Rekondo nazioarteko analistak, Romo Kultur Etxean, 19:30etik aurrera.