api 24, 16:14 Leioa
Ekimen honek gune bat sortu gura du udalerrian adineko leioaztarrek ideiak eta iradokizunak eman ditzaten, udalerria beraien beharretara egokitzen laguntzeko. Horregaz hasteko, hainbat eragilez osatutako talde ireki bat osatuko dute maiatzaren 8an hasiko den diagnostiko-faseari ekiteko.
Laugarren urtez, UK Foto elkarteak argazkigintza jardunaldiak egingo ditu hitzaldi eta erakusketa ezberdinakaz. Aurten, maiatzaren 17, 18 eta 19 egunetan egingo dute Sopelako Kurtzio kultur etxean, dohainik. Hizlarien artean, Egoitz Icaza, Marina Cano eta Xabi Buenetxea argazkilariak egongo dira, euren bizipenak eta jakintzak publiko osoagaz partekatzeko prest. Hala, fauna izango da aurtengo gaia. Sarrerak lortzeko 10 egun lehenago egin daiteke Sopelako Udalaren webgunean bidez.