Udalerriko genero-mapa osatzen jarraitzeko hitzorduak deitu ditu Berangoko Udalak apirilaren 23rako eta 25erako

Erredakzioa api 16, 10:35 Berango

Berangoko genero-mapari buruzko tailerretako eta galdetegiko emaitzak aztertu ondoren, ibilbide bi aztertuko dituzte datozen egunotan, antzemandako puntuak kalean bertan aztertzeko. Horretarako, zuzenean arazoak aztertu ahal izateko, hitzordu bi jarri dituzte: apirilaren 23an, Udaletik Santa Anara bitartean; eta apirilaren 25ean, metro-geltokitik La Millara. Irteeran goizez eta arrastiz egingo dituzte.

Arrakala digitala murrizteko zerbitzua abiatu dute Leioan

Erredakzioa api 16, 10:31 Leioa

Udalak martxan jarri du Leioa Konecta Arreta Digitalerako Bulegoa. Egitasmo horri esker, Internetera sartzeko aukera, baliabide edo trebetasun gutxien duten leioaztarrei administrazio-izapideak egiten lagunduko diete.