Manifestazioak egingo dituzte Sopelako familiek eskola duin baten alde, apiril eta maiatzeko bariku guztietan

Nahia Martinez Gondra api 19, 14:49 Sopela

Gaur, apirilak 19, Zipiriñeko Ikasleen Guraso Elkarteak manifestazioa deitu du eskola berria eraikitzearen alde. 16:30ean elkartuko dira Zipiriñetik udaletxeraino helduko den ibilbidea egiteko. Iragarri dutenez, "sei manifestazioko ziklo baten lehenengoa" izango da gaurkoa: hala, apirileko eta maiatzeko bariku guztietan manifestazioa egingo dute.

Aldundiak gezurtatu egin du Erandioko uholdeak zubia eraikitzeko lanen erruz izan direla

Ander Zarraga api 19, 12:33 Erandio

Leixuri Arrizabalaga Aldundiko bozeramaileak atzo berretsi zuen martxoaren 11n Altzagan izandako uholdeak "arrazoi naturalengatik" gertatu zirela, eta ez All Iron zubia eraikitzeko lanengatik. Gaineratu zuen kontaktuan daudela Aseguru Partzuergoagaz kaltetuek ordainketa jaso dezaten.