Gizon bat atxilotu dute Getxon adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita

Ander Zarraga api 15, 16:36 Getxo

Getxoko Udalak jakitera eman duenez, gizon bat atxilotu zuten atzo, zapatuan adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita. Akusatua domekan jarri zuten Guardiako Epailearen eskuetan, eta horrek fidantza barik bidali du espetxera.

Gorlizko jaietan kalez kale saltzeko eskabideak aurkezteko epea zabaldu dute

Nahia Martinez Gondra api 15, 12:59 Gorliz

Urtero legez, hainbat jai ospatuko dituzte uda honetan Gorlizen: Santiagoak (uztailaren 24tik 28ra, biak barne), Andramariak (abuztuaren 2tik 5era, biak barne), Gandia (abuztuak 10), Urezarantza (abuztuak 17) eta Okarantxu (abuztuak 18). Hala, jai horietarako kalez kale saltzeko eskabideak aurkezteko epea zabaldu dute.