Leioaztarrek udalerriko 5. Berdintasunerako Planean parte hartzeko aukera dute apirilaren 30era arte

Nahia Martinez Gondra api 16, 15:41 Leioa

Leioako Udalaren helburua da jakitea herritarren balorazioa udalerrian genero-desberdintasunagaz amaitzeko egindako ekintzei buruz. Horretarako, herritarrek galdetegi bat bete eta zuzenean bidali behar dute esteka honetara. Bien bitartean, Leioako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 5. Plana garatzen jarraitzen du Udalak: diseinua modu parte-hartzailean eta elkarlanean egingo dute ordezkari politikoen eta udaleko teknikarien, gizarte-eragileen eta leioaztarren artean.

Ur-hornidura aldi baterako etetea espero dute bihar, Sopelan

Nahia Martinez Gondra api 16, 14:52 Sopela

Bihar, apirilak 17, 09:00etatik 14:00etara ur-hornidura aldi baterako etetea aurreikusten dute, Sopelako Arrietara Etorbidea 64n. Nahi izanez gero, Udalak herritarrei adierazi die BBUPko Udal Sareen Zuzendariordetzagaz harremanetan jartzeko.