Jendartea 2004-04-02 22:36

Tira eginda 84 urteko andrazko bati poltsa lapurtzeagaitik atxilotua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Udaltzaingoak 22 urteko gazte getxotarra atxilotu zuen azteazkenean, 84 urteko emakumezko bati, indarrez tira eginda, poltsa lapurtzeagaitik. Atxilotua, ohizko gaizkilea eta J.B.B. inizialduna, epailearen aurrera eraman zuten.
  Jendartea 2004-04-01 22:31

Datorren urte hasierarako egongo da Ereaga eta Maria Kristina arteko igogailua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ereaga eta Algorta auzoko goikaldea lotuko dituen igogailua egiteko proiektuaren lanak esleitu ditu 1.396.686,31 eurotan Getxoko Gobernu Batzordeak. Hondartza eta Maria Kristina parkearen artean, igogailu inklinatua eraikiko dute. 43 metrotako desnibela gainditu beharko du honek, 75 metrotako ibilbidean zehar. Iñaki Zarraoa alkateak azpimarratu duenez, "ez du ingurunean eraginik izango". Izan ere, berak azaldutakoaren arabera, 2,15 metroko zolarria izango duenez, "aldameneko landareek nahikotxo izkutatuko dute". Alboan, landareak eta zuhaitzak ere jarriko omen dira. Aurrikusitakoaren arabera, hamar hilabetez luzatuko dira lanak. Beraz, 2005eko hasierarako izango da martxan igogailua.
  Jendartea 2004-03-31 23:11

Lehen Sorospen ikastaroa egingo dute Berangoetako Kultur Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Osasun-zentroaren eta Berangoko Udalaren arteko elkarlanari esker, Lehen Sorospen ikastaroa egingo dute, apirilaren 20tik ekainaren 24ra arte, Berangoetako Kultur Etxean (Simon Otxandategi etorbidea, 64). Astearte eta ostegun guztietan emango dira eskolak, 18:00etatik 20:00etara. Guztira, 40 orduko iraupena (10 aste) dauka ikastaroak, eta kultur arduradunek adierazi dutenez, lehen sorospenetan interesa duten udalerriko pertsonei zuzenduta dago, ikasleei, etxekoandreei, erretiratuei, profesionalei… Izena emateko epea zabalik dago, gaurtik aurrera, apirilaren 16ra bitartean, Berangoeta eta Santa Anako kultur etxeetan. Salneurria 12 eurokoa izango da udalerrian erroldatuta daudenentzat, eta 15 eurokoa beste guztientzat. Ikastaroa osatzen dutenek, kurtso amaieran diploma jasoko dute. Aukera askeko kreditu bat amortizatzeko aukera ere emango zaie EHUtik joandako ikasleei. (Galdetu izena ematean)
  Jendartea 2004-03-29 22:58

Genero Berdintasuna sustatzeko egitasmoa garatuko du Erandioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandioko Udalaren barne zein kanpo-jardueran genero ikuspegia barneratu eta beharrezkoak diren hobekuntzak ahalbidetzeko neurriak abian jartzeko, Genero Berdintasuna sustatzeko Egitasmoa garatuko du udalerriko Gizarte Ekintza Sailak. Mikel Arieta-Araunabeña alkateak gaur azaldu duenez, "udal erakundeko langileak ez ezik, horrela eskatzen duten herriko kolektiboek ere", tresnatzat erabili ahal izango dute gomendio-eskuliburua egiterako orduan lortutako emaitzak, genero berdintasunean sakontzeko. Horrela, udal sail guztiak koordinatzeaz gain, genero indarkeria eta antzeko gaiak landu, eta gizartean emakumearen presentzia areagotzeko informazio kanpainak martxan jarriko dituzte. Horretaz gain, herriko agente guztien eskuhartzea eta elkarlana bultzatu nahian, enpresa, hezkuntza eta gizarte erakundeetara zabaldu nahi dute egitasmoa.
  Jendartea 2004-03-25 22:36

Sahararako elikagai bilketa egingo da apirilaren 2ra arte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Sustatu itxaropena" karabanak egoskariak, arroza, olioa, pasta, azukrea eta atuna oliotan eramango ditu Tindoufera

Herri saharauiarekin elkartasuna adieraziz eta lankidetza eta senidetzarako udal politikaren harira, "Sustatu Itxaropena" Elkartasun Karabanarekin bat egin dute beste behin Getxoko Udalak eta ATFAL Sahararen Aldeko Getxoko Elkarteak. Bizkaiko Sahararen Aldeko Elkarteek eta Fronte Polisarioak antolatuta, Aljerian dauden Tindoufeko errefuxiatuen eremuetara elikagai iraunkorrak bidaltzea da elkartasun kanpaina honen helburu nagusia, hala nola, egoskariak, arroza, olioa, pasta, azukrea eta atuna oliotan.
  Jendartea 2004-03-25 22:36

Ezinduen mugikortasuna errazteko bide antolaketa lanak egingo dira Erromon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Gobernu Batzordeak bide antolaketako lan ezberdinak esleitu ditu Erromon, besteak beste, Gorbea eta Kresaltxu; Gorbea-Serantes eta Zubieta, eta Serantes eta Errekagane kaleetako gurutzebidetan egingo direnak. Erromoko bide antolaketa lan hauen aurrekontua 287 mila eurokoa da eta egiteko epea hamar astekoa, eta Udalak duen Irisgarritasunaren planaren barruan daude sartuta.
  Jendartea 2004-03-22 22:47

Birziklapena areagotu egin da Getxon eta zabortegian utzitakoak behera egin du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Iaz 32 mila tona hondakin baino gehiago batu ziren Getxo udalerrian eta horietatik 27.469 tona zabortegian utziak izan ziren, Udal Ingurugiroko Sailak birziklapenari buruz aurkeztutako balantzearen arabera. Balantze honek birziklapenaren kopuruaren hazkundea txikia dela erakusten badu ere, zabortegian utzitako hondakinen kopuruaren beherakada adierazten du. Beste datu positibo batzuk ingurumenari birziklapenak dakartzan onurak dira, tartean, hamaika mila zuhaitz bizirik mantentzea eta energia, ura, petrolioa eta beste mineral batzuk aurreztea. 2003. urtean zehar gure udalerrian batutako paperarekin 36 mila zuhaitz eta baso-lur 767 mila metro koadro babestu dira.
  Jendartea 2004-03-18 21:47

Berrehun lizar eta urki landatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gainontzeko udalerriak baino pare bat aste beranduago, Zuhaitz Eguna ospatu da gaur Getxo udalerrian. Besteak beste, 200 zuhaitz inguru landatu dira (lizarrak eta urkiak), Larrañazubi Ikastetxetik eta ibaitik hurbil. Lan hauetan Zubileta eta Larrañazubi Ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 80 bat ikaslek parte hartu dute (biei eman zaie bandera berdea).
  Jendartea 2004-03-17 22:27

Irak eta Palestinako okupazioen aurkako elkarretaratzea bihar Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Irak eta Palestinako okupazioak salatzeko ekintza deitu du Areetan, martxoaren 18rako (bihar), Antiglobalizazioa Herri Ekimena erakundeak. Izan ere, martxoak 20an (larunbata) urtebete egingo du Iraken bonbardaketak hasi zirenetik. Hori dela eta, mobilizazio ugari antolatu dira nazioarte mailan. Besteak beste, gerraren kontrako murala, musika, propaganda banatu eta kandelak piztuko dira, bihar, Areetako Xake plazan, 19:00etatik aurrera. Horretaz gain, larunbatean, 17:30ean, Bilboko Jesusen Bihotzetik abiatuko den manifestazioan parte hartzera dei egiten dute Antiglobalizazioa Herri Ekimena erakundekoek.
  Jendartea 2004-03-17 21:41

"Hondartza garbitzera anima zaitez!" kanpaina egingo dute Atxabiribilen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gazteek hondartza garbi dezatela sustatu nahian antolatutako kanpainaren berri emango die, martxoaren 18tik (bihar) aurrera, Ander Deuna Ikastolako, Zipiriñe Eskolako eta Sopelana BHIko ikasleei Sopelako Udalak. Petxa-Txuri Surf taldeak antolatuta eta Surfrider Foundationek koordinatuta dago egitasmoa. Martxoaren 20an (larunbata) egingo da, 11:00etatik aurrera, Atxabiribil hondartzan.
  Jendartea 2004-03-17 20:46

Ibilgailuek kalean eragindako zaratak neurtzea aztertzen ari da Getxoko Udala

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Orain arte, ostalaritza, merkataritza edota industria instalazioetan baino ez ditu egiten soinu maila neurketak horretaz arduratzen den enpresak. Hala ere, kalean ibilgailuek eragiten dituzten zaratak ere kontuan hartzea aztertzen ari da Getxoko Gobernu Batzordeak. "Horretarako egungo arautegia aldatu beharko litzateke, herritarrentzako hiri lasaia eta atsegina mantendu ahal izateko, oraindik ikertzen ari bada ere", zehaztu du Iñaki Zarraoa alkateak.
  Jendartea 2004-03-16 22:10

Babes ofizialeko 49 etxe egiteko lurrak eman dizkio Jaurlaritzari Berangok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Intxaurraga aldean babes ofizialeko 19 etxebizitza eraikitzeko lurrak Eusko Jaurlaritzari ematea erabaki du, azken udalbatzan, Berangoko Udalak. Mota horretako 49 etxe egiteko, hiru urtetik hona, Jaurlaritzari lagatzea aurrikusita zegoen hiru orubeen artean azkenekoa da aipatutakoa. Lehendabiziko lursaila 2000 urtean eman zioten eta bigarrena 2002an.
  Jendartea 2004-03-16 22:10

Barrikako Saneamendu-sarea egiteko lanak espeitu ditu Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Barrikan Oinarrizko Saneamendu-sarea egiteko lanak esleitu ditu gaurko bilkuran Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Batzordeak. Bi milioi eurotakoa izango da obren gehienezko kostua eta 12 hilabetekoa ezarritako egiteko epea.

Gaiaren inguruko albisteak:

Barrikako ur zikinak Gorlizko araztegira bideratuko dituzte (2004 Mar 02)
  Jendartea 2004-03-15 23:35

Wi-fi sarea jartzen lehendabiziko herrietariko bat izango da Sopela

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Kablerik gabe internetera konektatzeko wi-fi sarea aurkeztu die gaur komunikabideei, ostalariei, eta orohar, sopeloztar guztiei Imanol Garai alkateak. Izan ere, Sopelako biztanle guztiei eman nahi diote egitasmoaren berri, udalerria "teknologia berrien abanguardian egotea" nahi dutelako, Ricardo Ibarra Informazio, Komunikazio eta Turismo zinegotziak adierazi duenez.
  Jendartea 2004-03-15 23:35

Udaltzaingoaren ustezko aldizkariarentzako dirua eskatu dute hainbat dendatan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inolako aldizkaririk ez duela argitaratzen argitu du Getxoko Udaltzaingoak

Getxoko Udaltzaingoak dei egin die herritarrei, eta bereziki udalerriko merkatariei, "Getxoko Udaltzaingoaren aldizkaria" delakoan iragarki bat jartzearen truke dirua eskatzen ari diren pertsonei ezertxo ere ez emateko. Izan ere, hainbat lagunen deia jaso dute komisaldegian, azkeneko egunotan, aldizkari hori existitzen den ala ez jakiteko. Getxoko Udaltzaingoaren iturriek argi eta garbi adierazi dutenez, eurek ez dute inolako aldizkaririk kaleratzen, eta bere hitzetan, "ez da hau gertatzen den lehenengo aldia". Hori dela eta, Getxo Enpresa eta Merkataritza elkartearekin bildu dira egoera argitzeko.