Ekainaren hasieran abiatuko dira Benta eraikineko beheko solairua berritzeko lanak

Getxo

Andra Mari auzoko Benta eraikin historikoko beheko solairua berritzeko lanak ekainaren lehenengo astean hasiko dira. Kontratua gauzatzeko epea bost hilabetekoa da eta kontratazio-prezioa 320.000 euro ingurukoa. Eraberritze horretan, 127,62 metro koadroko beheko solairuko eremua atonduko da, belaunaldien arteko topagune eta auzoko aktibatzaile bihurtzeko asmoa duen proiektu komunitario berri batera egokitzeko.

Grafiko interaktiboa
Ez da COVID-19 kasurik atzeman azkenengo orduetan Uribe Kostan
Koronabirusa Uribe Kostan

Uribe Kosta

COVID-19aren pandemiak sei hildako eragin ditu azkenengo orduetan; 1.511 denera. Konfirmatutako positiboei dagokienez (PCR + test azkarrak), 82 kasu atzeman dira EAEn (19.578 denera). Herriz herriko datuak emateko PCR proban baieztatutakoak soilik ematen ditu orain Eusko Jaurlaritzak eta horien arabera Uribe Kostan ez da kasurik atzeman. Eskualdeko ospitaleen egoerari dagokionez, Urdulizkoak COVID-19 hiru gaixo ditu ospitaleratuta eta Gorlizkoak 17; bat ere ez dago ZIUn.