Arratoiak hiltzeko aurtengo lehenengo kanpaina egingo dute Getxon

Getxo

Arratoiak akabatzeko ekimena egingo du Getxoko Udaleko Ingurumen Arloak, martxoaren 2tik 13ra. Udalak 208 abisu jaso zituen arratoiengatik 2019an, 2018an baino %20 gutxiago. Horiek hiltzeko 751 kilogramo pozoi erabili zuten iaz, aurreko urtean, berriz, 1.153.

Gorlizko HAPO berria ezagutarazteko saioak egingo dituzte

Gorliz

Duela 6 urte lantzen hasitako eta iaz onartutako HAPOa ezagutarazteko saioak egingo dituzte Gorlizen. Hala, interesa dutenek martitzenetan eskatu ahal izango dute horri buruzko informazioa udal-bulegoetan, 09:00etatik 13:30era bitartean.