Barrika Pirata Trail lasterketaren beste edizio bat egingo dute maiatzaren 5ean

Iker Rincon Moreno api 23, 13:10 Barrika

Iazko arrakastaren ondoren, bigarrenez egingo dute Barrikako itsaslabarrak eta barnealdea zeharkatzen duen 13,22 kilometroko ibilaldia. Oraingoan ere, parte-hartzaileek korrika edo oinez egin ahalko dute zeharkaldia, eta izena emateko epea maiatzaren 3an amaituko da, 15 euroren truke.

Surfaren Herrien Sarearen marka-irudia hautatzeko deialdia zabaldu dute, maiatzaren 5era arte

Erredakzioa api 23, 11:36 Getxo

Surfaren Herrien Sareak, 2022tik Getxo kide duenak, prozesu parte-hartzailea ireki du bere marka-irudia aukeratzeko. Uribe Kostako udalerri horretaz gain, sare horretakoak dira Ferrol eskualdeko Kontzeluen Mankomunitatea eta Carballo (Galizia), Castrillon (Asturias) eta Ribamontan al Mar (Kantabria) udalerriak. Prozesu horretan parte hartu ahal izango da online bozkatuz maiatzaren 5era arte.