Kirolak 2005-11-19 21:04

Igande honetarako ibilaldi neurtua antolatu du Berangoko Sei-Herri elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urteroko ohiturari eutsiz, Berangoko Sei-Herri Kultur Elkarteak aurtengo XXIII.Ibilaldi Neurtua antolatu du. Bihar, igandea, izango da Uribe Kostan zeharkatzen duen ibilaldia. Orain dela 23 urte, herriko gazte talde bat ibilaldia antolatzen hasi zen, herria eta bere inguruak hobeto ezagutzeko eta euskara bultzatzeko asmoarekin. Aisialdiako ekintza bezala sortu zen, garai hartan mendira joateko ohitura puri-purian zegoen eta gure herrian halako zerbait egitea pentsatu zuten. Bigarren urtean, antolatzaieetako bat, 'Gomi' gaztea, ezbehar baten ondorioz hil egin zen eta, orduti,k bere oroimenez antolatzen da urtero-urtero hutsik egin gabe. Pasa dan urtean, txikitxoetan 20 bikote inguru egon ziren eta nagusietan 100 inguru. Argazkia: Uztarria.com.
  Kirolak 2005-10-28 00:49

Oraindik ere badago "Skate Uribe Kostan" argazki erakusketaz gozatzeko aukera Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abendura bitartean, Uribe Kostako herrietan barrena ibiliko da UK Uribe Kostako Aldizkariak ekoiztutako "SK8UKN, Skate Uribe Kostan" erakusketa fotografikoa. Algorta, Sopela, Urduliz eta Gorlizen ikusi ahal izan da jada. Orain Plentziako kultur etxean, Goñi Portalen, dago urriaren 30era arte. Hortik aurrera, Leioako Kultur Leioa aretoan (azaroaren 7tik 20ra) eta Erandioko udaletxean egongo dira ikusgai Carlos Terrerosek egindako 18 argazkiak. (Irudian, Borja Saez skaterrari Erandion ateratako argazkia / Egilea: © Carlos Terrero).
  Kirolak 2005-10-28 00:08

Azaroaren 20rako ibilaldi neurtua antolatu du Berangoko Sei-Herri elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urteroko ohiturari eutsiz, Berangoko Sei-Herri Kultur Elkarteak aurtengo XXIII.Ibilaldi Neurtua antolatu du. Aurten azaroaren 20ean izango da Uribe Kostan zeharkatzen duen ibilaldia. Orain dela 23 urte, herriko gazte talde bat ibilaldia antolatzen hasi zen, herria eta bere inguruak hobeto ezagutzeko eta euskara bultzatzeko asmoarekin. Aisialdiako ekintza bezala sortu zen, garai hartan mendira joateko ohitura puri-purian zegoen eta gure herrian halako zerbait egitea pentsatu zuten. Bigarren urtean, antolatzaieetako bat, 'Gomi' gaztea, ezbehar baten ondorioz hil egin zen eta, orduti,k bere oroimenez antolatzen da urtero-urtero hutsik egin gabe. Pasa dan urtean, txikitxoetan 20 bikote inguru egon ziren eta nagusietan 100 inguru. Argazkia: Uztarria.com.
  Kirolak 2005-10-21 22:31

Baleontzien arteko estropadak izango dira asteburuan Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Larunbat honetan, 9:00etatik aurrera, estropadak izango dira Ibaizabalen, Abrako Itsas Elkartearen portua eta Getxo Kaiaren artean, EHUko Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoak antolatuta. Besteak beste, unibertsitateko hamar ikastegi lehiatuko dira, zortzina lagunek osatutako taldeetan. Erabiliko dituzten bi ontziak garai batean baleak harrapatzeko erabiltzen zirenen erreplika dira. Bi tripulazio onenek igandean jokatuko dute finala, 12:00etan. Estropadak "match-race" edo bat baten aurkakoak izango dira eta bidearen zati bat (500 metro) arraunean eta gainontzekoa (1.000 metro) belaz egin beharko dute.
  Kirolak 2005-10-06 15:27

Urriaren 16ra arte Gorlizen egongo da ikusgai "Skate Uribe Kostan" argazki erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abendura bitartean, Uribe Kostako herrietan barrena ibiliko da UK Uribe Kostako Aldizkariak ekoiztutako "SK8UKN, Skate Uribe Kostan" erakusketa fotografikoa. Algortan, Sopelan eta Urdulizen ikusi ahal izan da jada. Orain Gorlizko kultur etxean egongo da urriaren 16ra arte. Hortik aurrera, berriz, Plentziako (urriaren 17tik 30era) kultur etxean; Leioako Kultur Leioa aretoan (azaroaren 7tik 20ra) eta Erandioko udaletxean egongo dira ikusgai Carlos Terrerosek egindako 18 argazkiak. (Irudian, Borja Saez skaterrari Erandion ateratako argazkia / Egilea: © Carlos Terrero).
  Kirolak 2005-10-05 22:43

Asteburu honetan idi-proba "ikusgarriak" izango dira Andrakan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Andrakako probalekuak lehia biziak ikusteko parada emango du asteburu honetan. Izan ere, ostiraleko 21:00etatik aurrera eta astelehenera arte pisu konparatuko Idi Proben Corte Ingles Saria bertan burutuko da. Pedro Jesus Botejara Lemoizko alkateak esan duenez, "ikusle asko etortzea espero dugu, Andrakako probak beti izan direlako ikusgarriak eta jende guztia ibili delako pozik". Badaezpada ere, sari ugari izango dira parte-hartzaileentzat, lehenengo hamaika sailkatuek sari ekonomiko galantak etxera eramango baituzte. Irabazleak 1.083 euro eskuratuko ditu; 935, bigarrenak; 845, hirugarrenak; 755, laugarrenak; 695, bosgarrenak; 635, seigarrenak; 575, zazpigarrenak; 515, zortzigarrenak; 485, bederatzigarrenak; 454, hamargarrenak; eta, azkenik, 424 izango dira hamaikagarrenarentzat.
  Kirolak 2005-10-04 14:43

Fitness eta muskulazio-gimnasioa ireki dute Gobela kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gobela kiroldegiko fitness eta muskulaziorako gimnasioa (argazkian) zabalik dago jada. Aretoak 370 metro kuadro ditu eta 26 makina kardiobaskular dago bertan: korrika egiteko zintak, ibiltzeko makina eliptikoak, programagarriak diren bizikletak –tradizionalak eta horizontalak–, eskailerak, spinning egiteko bizikletak, arraun egiteko makinak... Entrenamendua programatu daiteke tresna horietan guztietan, baita bihotzeko erritmoa kontrolatu ere. Era berean, abdominalak eta gerria indartzeko 12 aparatu daude, hankak lantzeko 14, bularraldea eta besoetarako 25, eta pisu libreko 1.500 kilo baino gehiagoko materiala (diskoak eta pisu txikiak, gomarekin babestuak segurtasunagatik). Tresna guztietan, egin beharreko ariketen berri ematen duten idazkunak jarri dituzte (istripuak saihesteko estalita daude horiek), eta sistema hidrauliko guztiak altueraren arabera erregula daitezke.
  Kirolak 2005-09-29 13:54

Bihar arte dago aukera Berangoko Milian izena emateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Berangoko XVIII. Nazioarteko Atletismo Milian parte hartu nahi dutenek ostiral honetara arte eman ahal izango dute izena. Izan ere, probak lortu duen oihartzuna eta urtetik urtera herritarrek horretan korrika egiteko erakutsi duten interesa ikusita, larunbatean (urriak 1), hau da, lasterketaren egunean bertan, horretarako aukerarik ez dute emango Berango Atletismo Taldekoek. Milia (1.609,344 metro) egin nahi duten guztiek udaletxera joan beharko dira izena emateko (dohainik), 18:00etatik 20:00etara bitartean; bestela, 94 668 00 08 telefono zenbakira deitu edo 94 668 09 55 zenbakira bidali daiteke faxa, ordutegi berean. Atleta federatuek behar-beharrezkoa daukate lizentzia zenbakia ematea, antolatzaileek gogoratu dutenez. Guztira, 400 korrikalari batu nahi dituzte Berangon. (Argazkia: Aurten erretiratuko dela iragarri duen Isaac Viciosa atleta palentziarrari plaka oroigarria emango diote).
  Kirolak 2005-09-28 12:53

Euskal surflaririk onenak norgehiagoka arituko dira Sopelan asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Larunbata eta igandean, urriak 1 eta 2, "El Diario Vasco"-Euskal Surf Zirkuituko hirugarren eta azken proba jokatuko da Arrietara-Atxabiribil hondartzan, zirkuitua osatzen duten bost mailetan: Open, emakumeak, 18tik beherakoak, longboard eta taldeka, Euskal Herriko Surf Federazioak jakinarazi duenez. Proba hunkigarria izateko osagai guztiak ditu. Alde batetik, mailarik nagusienean, Open maila, titulua eramango duen surflaria bertan erabakiko delako eta, bosgarren postuan sailkatuta badago ere, Getxo Surf Taldeko Jon Garaik baduelako txapela eskuratzeko aukera. Bestetik, surflari gazteenen artean bat baino gehiago mehatxu bat izatetik titulua eramateko aukera gehien dituztenen artean kokatzera pasatu delako, 15 urteko Marcos Sansegundo zarauztarra kasu.
  Kirolak 2005-09-21 22:24

Somarriba: "Zilar hau urrea bezalakoa da niretzat, ibilbidea ez zelako nire ezaugarrietara egokitzen"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Joane Somarriba txirrindulari sopeloztarra "oso pozik" azaldu da Madrilen jokatzen ari den Munduko Txapelketako erlojuz kontrako lasterketan zilarrezko domina lortu ondoren. Izan ere, Somarribak aitortu du ez zuela espero lehenengo hiruren artean izatea, Europa Press albiste agentziari egindako adierazpenen arabera. "Zilar hau urrea bezalakoa da niretzat, nire ezaugarrietara egokitzen ez zen zailtasun gutxiko ibilbide honetan espero ez nuen emaitza lortu dudalako", adierazi du. Lasterketaren ibilbideari dagokionez, txirrindulari sopeloztarrak esan du azkenean "pixka bat gogorra" izan dela, "jaitsieraren zatian garapen handia mugitu behar zelako".
  Kirolak 2005-09-21 15:13

Joane Somarribak zilarrezko domina lortu du Madrilgo Munduko Txapelketako erlojuz kontrako frogan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Joane Somarriba txirrindulari sopeloztarrak zilarrezko domina eskuratu du gaur Madrilen jokatzen ari den Munduko Txapelketako erlojuz kontrako lasterketan. Ibilbideak 21,9 kilometrokoa luzera zuen eta Karin Thurig suitzarrak bakarrik gainditu du Somarriba, iazko garaipena errepikatuz. Thurigek 28 minutu eta 51 segundoko denbora egin du, Somarribak baino 5 segundo gutxiago, hain zuzen; Amber Neben estatubatuarra izan da hirugarrena, 29 minutu eta 30 segundoko denborarekin.
  Kirolak 2005-09-15 16:03

Ugeragak zilarrezko ezteiak ospatuko ditu larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Orain 25 urte kluba sortu zenetik, edozein mailatako futbol, txirrindularitza eta saskibaloi taldeetan aritu diren lagun guztiak, irailaren 17an Urkon egingo den ospakizunean parte hartzera gonbidatu ditu Ugeraga Kirol Elkarteak. Baita bazkide direnak eta izandakoak, zaletuak eta, orohar, taldearekin bat egiten duen edonor ere. Horretaz gain, oparitxoa jasoko dute antzinako Larrabasterra futbol taldeko kideek eta, sortu zenetik, Ugeragako talde nagusian jardun diren zuzendari, futbolari eta entrenatzaile ohiei. Besteak beste, kirol jarduerak, haurrentzako jokoak eta erromeria hartuko ditu 10:00etan hasiko den ospakizunak. Argazkian, Ugeragako neskak (2004-05).
  Kirolak 2005-09-15 15:12

Urrirako amnistiaren aldeko mus txapelketa antolatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Uribe Kosta mailako amnistiaren aldeko mus txapelketa egingo da urriaren 8an, larunbata, Leioako Betiko Ikastolan, 16:30etik aurrera, Etengabe.org bitakorak jakinarazi duenez. Sari ugari izango da: txuletak, ardoa, gazta, arraina, untxiak… Parte hartzeko, bikote bakoitzak, 15 euro jarri beharko du. Ohiko lekuetan eman daiteke izena.
  Kirolak 2005-09-15 14:12

Lasterketa nudistaren VII. edizioa izango da larunbatean Barinatxe hondartzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Naturista Elkarteak antolatuta, larunbatean Patxi Ros sariaren VII. edizioa izango da Barinatxe hondartzan. Uribe Kostako kirol eta nudismoaren data garrantzitsu horretan dozenaka pertsona biltzea espero du antolakuntzak, izan ere, urrun gelditu da 1999ko 49 korrikalarien kopurua eta pasa den edizioan 130 bat korrikalari hartu zuten parte, biluzik, jakina. Lasterketa goizeko 11:00etan hasiko da, izena ordu erdi lehenagotik aurrera eman ahal izango bada ere. Ibilbidea Sopelatik Getxora egingo da, bost kilometroz, harea gogorretik, itsasbeherako orduetan. Argazkia Bizkaie! aldizkariarena da.
  Kirolak 2005-09-09 20:05

"Aireko Inauterien" lekuko izango dira asteburu honetan Barinatxeko itsaslabarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urtero legez, "Aireko Inauteriak" ospatuko ditu Larrabasterrako Barinatxe hondartzako labarretan Airetik taldeak. Hain zuzen ere, eguraldiak uzten badu behintzat, larunbat honetan egingo dute mozorrotuta doazen parapente eta delta hegal zaleak biltzen dituen kirol proba bitxia. Bestela, igandean egingo dute. Gainera, luntxa eta argazki lehiaketa ere egongo direla iragarri dute antolatzaileek. (Argazkia, www.sopelana.net-etik hartuta dago).