Euskadiko Surf Egokituko Nazioarteko Txapelketaren estreinaldia, Arrietaran

Sopela

Aste-akabuan nazioarteko surflariz beteko da Sopela, Arrietara hondartzan egingo den Surf Egokituko Nazioarteko Txapelketan parte hartzera etorriko baitira mota denetako ezgaitasunak dituzten eta kirol horretan diharduten 70 profesional. Peña Txuri Surf Taldeak, Alvin Bayona Fundazioak eta @haimandelpozo kontuak antolatu dute ekimena, eta gaur egin dute aurkezpena Bilbon.

J80 motako belaontzien Munduko Txapelketa egingo dute Abrako uretan

Getxo

Uztailaren 13tik 20ra egingo dute Abran Munduko J80 Bela Txapelketa. 87 ontzi eta 500 nabigatzaile baino gehiago bilduko dira Getxon proba dela eta, horietako batzuk bertokoak. Astean zehar bela-kirolagaz zerikusia duten bestelako jarduerak ere egingo dituzte.