Kirolak  Getxo 2018-09-04 09:54

Ur Jaialdia egingo dute zapatuan Getxoko Kirol Portuan

Ur Jaialdia egingo dute zapatuan Getxoko Kirol Portuan

Zapatu honetan, hilaren 8an, V. Ur Jaialdia egingo dute Getxoko Kirol Portuan. Goizean zehar, padel-surf, kanoa, arrauna, bela eta urpekaritzako doako klaseak eskainiko dituzte, udalerriko hainbat kirol-klubaren eskumenez.

  Kirolak  Getxo 2018-08-29 14:05

Jorge Pineda arraunlari getxoztarra Munduko Txapelketan lehiatuko da, egokitutako arraunketa sailean

Jorge Pineda arraunlari getxoztarra Munduko Txapelketan lehiatuko da, egokitutako arraunketa sailean

Getxo Arraun Taldeko Jorge Pineda irailaren 9tik 16ra Bulgarian egingo den Munduko Txapelketan egongo da, Espainiako selekzioagaz. Hankak mugitzea eragozten dion gaixotasun bat dauka arraunlari getxoztarrak, eta egokitutako modalitatean jardungo du, bakarka, nazioarteko federazioaren gonbidapen bati esker.

  Kirolak  Berango 2018-08-27 10:44

Espainiako Vueltak omenaldia egingo dio Javier Otxoari

Espainiako Vueltak omenaldia egingo dio Javier Otxoari

Joan den barikuan hil zen Javier Otxoa Berangoko txirrindulari ohia, 44 urte betetzeko egun gutxi falta zitzaiola. Málagako probintzian bizi zen Otxoa, Alhaurín de la Torre hirian; kasualitatez, hantxe amaituko da gaurko Espainiako Vueltako etapa, eta horixe baliatuko dute bigarrenez omenaldia egiteko.

  Kirolak  Getxo 2018-08-21 16:28

Unai Arangurenek eta Ibon Coriak ez dute Getxo Rugbyn jokatuko datorren denboraldian

Unai Arangurenek eta Ibon Coriak ez dute Getxo Rugbyn jokatuko datorren denboraldian

Ibon Coria eta Unai Aranguren jokalariek ez dute datorren denboraldian Getxo Rugbyn jarraituko, klubak jakinarazi duenez. Erabakia, momentuz, denboraldi bakarrerako da bien kasuan; ez dute iragarri etorkizunean jokatzera itzul litezkeen.

  Kirolak  Getxo  Leioa 2018-08-21 11:29

Leioako futbol-taldean jokatuko du Ander Egiluz getxoztarrak, Athleticek utzita

Leioako futbol-taldean jokatuko du Ander Egiluz getxoztarrak, Athleticek utzita

Leioa Kirol Elkarteak jakinarazi du 2018/19 denboraldian bertan jokatuko duela azken urteetan Athleticen ibilitako Ander Egiluzek, Bilboko taldeak utzita. Aurreko denboraldian hogei partidu jokatu zituen Egiluzek Baskoniagaz.

  Kirolak  Sopela 2018-08-13 13:07

Surfaren estrategia digitala aztertuko dute Sopelako Kosta Fest jaialdian

Surfaren estrategia digitala aztertuko dute Sopelako Kosta Fest jaialdian

Kosta Festen barruan txertatutako Sopela Business Meeting jardunaldiak hirugarren edizioa izango du aurten. Irailaren 20an egingo dute, Kurtzio Kultur Etxean, eta ingurune digitalak surfaren munduan daukan garrantzia izango da azterbide.

  Kirolak  Getxo 2018-08-09 12:03

Sari handiagoak izango ditu Galeako Olatu Handien lehiaketak

Sari handiagoak izango ditu Galeako Olatu Handien lehiaketak

Galeako Olatu Handia edo Punta Galea Challenge txapelketako antolatzaileek eta Mercedes Benz-Aguinaga enpresako arduradunek akordioa sinatu dute gaur goizean. Horren bitartez, bikoiztu egingo da 13. ediziorako dirusaria: 18.000 euro banatuko dira surflarien artean. 

  Kirolak  Getxo 2018-08-08 18:02

Jonathan Castroviejo, Europako erlojupeko txapeldunorde

Jonathan Castroviejo, Europako erlojupeko txapeldunorde

Jonathan Castroviejo txirrindulari itzubaltzetarra bigarren sailkatu da Europako erlojuaren kontrako txapelketan. Victor Campenaertsek segundo bat baino tarte txikiagoagaz eskuratu du urrea. Maximiliam Schachmann alemaniarrak osatu du podiuma.

  Kirolak  Sopela 2018-07-30 12:36

Sara Martínek irabazi du Lizarran

Sara Martínek irabazi du Lizarran

Sara Martín Sopela Women's Team taldeko txirrindulari burgostarrak denboraldiko bere hirugarren garaipena ospatu ahal izan zuen joan den zapatuan, Lizarran. Martín esprintean nagusitu zitzaion Enara López taldekide ohiari (Bizkaia Durango - Euskadi Murias), hainbat kilometroko ihesaldiaren ostean.

  Kirolak  Sopela 2018-07-25 13:48

Maddi Torrek sendotuko du Realaren defentsa

Maddi Torrek sendotuko du Realaren defentsa

Realaren emakumezkoen taldeak atzo arrastian hasi zuen denboraldi-aurrekoa, Zubietan. Gonzalo Arconadaren taldea ilusioagaz itzuli zen lanera, Naiara Beristain barik, baina Maddi Torre eta beste bederatzi jokalari berriagaz.

  Kirolak  Getxo 2018-07-23 17:11

Pla eta Barrutieta bosgarren sailkatu dira munduko txapelketan

Pla eta Barrutieta bosgarren sailkatu dira munduko txapelketan

Bàrbara Pla eta Uribarri Barrutieta Getxo Rugby Taldeko jokalariak bosgarren postuan sailkatu ziren Munduko Zazpiko Errugbi Txapelketan, AEBko San Frantzisko hirian.

  Kirolak  Getxo 2018-07-23 16:11

Lau goi-mailako estropada jokatuko dituzte zapatuan, Algortan

Lau goi-mailako estropada jokatuko dituzte zapatuan, Algortan

Arraunaren elitea Abran izango da berriro ere zapatu honetan, uztailaren 28an, Getxoko Estropaden 40. Ikurrina jokatzeko, Jose Antonio Agirre Lehendakariaren omenez egingo den hamalaugarrena. Denera, lau hitzordu izango dira: emakumeen Euskotren Liga, gizonezkoen Eusko Label Liga, KAE 2 Liga eta beteranoen ABE Liga.

  Kirolak  Sopela 2018-07-20 16:25

Maddi Torrek ez du segituko Betisen

Maddi Torrek ez du segituko Betisen

Maddi Torre Larrañaga atzelari sopeloztarra Betis futbol-taldearen diziplinatik kanpo geratu da. Klubak iragarritakoaren arabera, jokalariak eta sozietateak adostu dute erabakia. Torre iazko udan heldu zen klubera, Badajozeko Santa Teresatik; atzelariak kontratua zeukan 2019ko udara arte.

  Kirolak  Getxo 2018-07-13 18:17

Arenas futbol-taldeak lanari ekingo dio astelehenean

Arenas futbol-taldeak lanari ekingo dio astelehenean

Datorren astelehenean, uztailaren 16an, Arenas futbol-kluba 2018-19 denboraldiari atea irekiko dio. Goizeko 10:00etan, lehenengo taldeko 17 jokalari baieztatuek eta gazte-taldeko hainbat kidek kanpainako lehenengo entrenamenduari egingo diote aurre Gobela futbol-zelaian, Jabi Luaces entrenatzaileak gidatuta.

  Kirolak  Getxo 2018-07-12 09:38

Ager Aketxe Europara bueltatuko da

Ager Aketxe Europara bueltatuko da

Ager Aketxe erdilari itzubaltzetarra Espainiako Cadiz futbol-taldean jokatuko da, lagatuta, Kanadako Toronto futbol-klubak baieztatu duenez.