Ekonomia 2004-01-13 22:08

Getxoko Kirol Portuan zauriak jaso ditu langile batek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri DYAko bozeramale batek jakitera eman duenez, langile bat zauritu da, Getxoko Kirol Portuko itsasuntzi batean lanean zegoela. Arratsaldeko laurak pasata izan da ezbeharra. Kable batzuekin lanean ari zela, zirkuitubakarra gertatu eta begietan lesioak eragin dizkio gizonari.

G.B.C. Portugaleteko 26 urteko langileak pronostiko erreserbatuko sauriak jaso ditu eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan du DYAko anbulantzia batek.
  Politika 2004-01-13 21:36

Udal Gobernuaren etxebizitza politika kritikatu du Berangoko IU-EBk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "PSE-EEren ezinbesteko laguntzarekin", Berango "gizarteko goi-klaseentzako feudoa" bilakatu nahi du Udal Gobernuak (EAJ-EA), Koldo Martínez IU-EBko ordezkariak salatu duenez. Etxebizitzen eraikuntza Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen ari den Lurralde Plan Partzialak ezartzen duen gutxiengoaren azpitik dago, zinegotziak adierazitakoaren arabera, "debekuzko prezioetan gainera".
  Kultura 2004-01-13 20:48

Entseiatzeko lokaletarako dirulaguntza emango die herriko musika taldeei Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ehuneko 50era bitarteko dirulaguntza emango die herriko musika taldeei Berangoko Udalak, saioak egiteko behar dituzten lokalak alokatzeko. Orain dela hilabete gutxi martxan jarritako Gazteen Aisialdi Arduratsurako Sentsibilizazio Planaren barruan dago ekimena. Besteak beste, "botiltzarra" bezalako ohiko jarduerei, alternatibak bilatzeko asmoa dauka egitasmoak.
  Jendartea 2004-01-13 19:09

Bizikletarekiko tratua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hilabeteak dira uda amaitu zela eta hondartzara edo igerilekura joateari eta bizikletan ibiltzeari utzi geniola. Ni, urtero bezala ez naiz aparte ibili eta nire mountain bikearekin zenbait kilometro egin ditut Getxotik etengabe bueltaka. Baina zoritxarrez betiko zenbait arazorekin egin dut topo, hala nola, errepideetatik ibiltzeak dakarren arriskua, zenbait ibilgunetan ibiltzeko debekua eta bizikleta erabiltzeko bideen eskasiak.
  Jendartea 2004-01-13 18:58

Uribe Kostako hiru kide ETBko "Barnetegia" saioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur hasiko den "Barnetegia" saio berrian hamalau lehiakideetatik hiru Uribe Kostarrak izango dira: Erika Likete sopeloztarra, Eneko Sanz algortarra eta Fakundo Aznarez Argentinako berangotarra.
  Iritzia 2004-01-12 22:07

Olentzeroren sua - Josu Landeta / irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Txikiak ginenean, nire belaunaldikook gabonak orain egiten dugun legez ospatzen genituen. Hala ere orduan ez geneukan Olentzeroren ezagupenik: Gabon-gaua eta Gabon-egunak Jesusen jaiotza ospatzeko sasoiak ziren eta opariak Errege Magoek ekartzen zizkiguten. Denborak eta egoera aldatzeak erakutsi zigun Euskal Herrian aintzinetik Olentzero bazegoela; umeei (eta nagusioi) opariak ekartzen hasi zitzaigun, eta horrez gain Kristo jarri baino lehenagotik negu gorrian sua berriztatzera datorkigula konturatu ginen.
  Politika 2004-01-12 21:48

Ikasleen aurkako epaiketa martxora arte atzeratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur aurkeztu dira Getxoko epaitegian, Leioako campusean Euskaldunon Egunkaria-ren aldeko itxialdi batean parte hartzeagatik, desobedientzia zibila leporatzen dieten EHUko 38 ikasle eta irakaslea. Hala ere, martxoaren erdialdera arte bertan behera gelditu da epaiketa, gazteetako bik epailearen aurrean deklaratzeko zitazioa jaso ez dutelako oraindik.

Goizeko 9:00ak aldera, barrura sartzen ari zirela, Getxoko epaitegiaren aurrean elkarretaratzea egin dute Egunkaria-ko langile ohiek, euren babesa ez ezik, eskerrak ere emateko epaitu behar dituzten ikasleei. Bide batez, hauen aurkako salaketa artxibatzea eskatu du Martxelo Otamendi Del Olmo epaileak itxitako kazetaren zuzendaria izandakoak.

Leioako campusean ere ikasleen aldeko manifestazioan parte hartu dute eguerdian ehundaka lagunek.
  Politika 2004-01-12 19:56

Maidaganen trenbidea "lehenbailehen" lurperatzea eskatu du PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Maidagan kalean trenbidea lurperatzea eskatu du Jesús Isasi Bizkaiko Batzar Nagusietako PPko kideak. Foru Aldundiak oraindik ere konponbiderik ez duela eman salatzearekin batera, "lotsagarritzat" jo du egoera. Lurperatze lanetarako inbertsioak metroko Bigarren Linea egitea baldintzatuko zuelakoan, egitasmoa atzera bota zen orain dela bi urte, popularren ordezkariak gogoratu duenez, udalerrian gaur eguerdian eskainitako prentsaurrekoan.

Isasik azaldu duenez, PPk "berriro ere" eskatu du Maidaganen lurperatze lanak egitea, Bizkaiko 2004ko aurrekontuei aurkeztutako bi zuzenketen bitartez. Hala ere, hauek ez dira onartuak izan, "EAJren aurkako jarreragatik". Garraio Partzuergoak obrak egin ahal izateko, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi euro jartzea bakoitzak, proposatzen zuten popularrek.
  Iritzia 2004-01-10 21:09

Dirua beharrezkoa baino ez denean gastatu behar da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Familia askori 'urtarrileko aldapa' delakoa berdin zaie, askotan jendea beherapenetara doa ez zer edo zer behar duelako, baizik eta joateagatik eta erosteagatik.

Nire galdera: zertarako balio du guzti honek gabonetan aparteko soldata bazkarietan, afarietan eta umeentzako oparietan gastatu ostean?

Ez litzateke hobeagoa izango erosi behar dugunean baino ez erostea, banketxean maileguak eskatu beharrean? Gainera gero udako oporrak helduko dira, eta orduan zer?

Ondorioz: dirua jan ahal izateko aurreztu beharko genuke, eta sobratuz gero, txiroen artean banatu, eta ez gehiegikeriarik egin.
  Iritzia 2004-01-10 21:09

Biktima-lehiaketa - Antton Azkargorta / EHUtik kaleratutako irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bat batean mundua biktimaz bete da. Guztiok gara edo izan gara inoiz zerbaiten edo norbaiten biktima. Haatik, horrek ez du esan nahi beti eta ongi zehaztuta agertzen direnik egoera horien erantzuleak. Agian, sakonean, horretarako aukera egokia suertatzen bada gu geu ere borrero izan gaitezkeelako susmoa dugulako.
  Jendartea 2004-01-10 20:50

Elbarrientzako taxiak jartzeko hitzarmena "oso motel" doa Udalaren ustez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Elbarrientzat egokitutako bi taxi jartzeko, Espainiar Gobernuko Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioarekin sinatutako akordioaren betearazpena "era traketsean eta oso motel" egiten ari dela salatu du EAJ, EA eta IU-EB alderdiek osatzen duten Getxoko Udal Gobernuak. Once fundazioak ere hitzartutakoaren dirua "ez da oraindik heldu", udal arduradunek adierazi dutenez.
  Jendartea 2004-01-10 20:49

Telefoniarako lurzorua alokatzeagatik hilean 1.100 euro jasotzen ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Telekomunikazioetarako oinarrizko estazioak eta uhin-lotura tresneria jartzeko lurzoru publikoa erabiltzea baimentzeagatik, 1.100 euro baino gehiago jasotzen ditu hilean Getxoko Udalak, telefonia mugikorreko hainbat enpresen eskutik.

Guztira, zortzi dira udalerrian dauden mota honetako ekipoak: horietatik hiru Martikoena ur-biltegian, bina ekipo Areetako merkatuaren gainean eta Matxikortiñe ur-biltegian eta beste bat Algortako Kultur Etxea zegoen Urgull kaleko eraikinaren gainean. Loiun Getxoko Udalarenak diren instalazioetan ere beste bat jarri dute.
  Iritzia 2004-01-09 21:23

Frustrazioari aurre egiteko, autodeterminazioa eta desobedientzia - Igor Elordui

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Apenas izan bagarenaren kontzientzia hartzen ari garenean, garena definitzera eta izan nahi dugunaren gainean erantzutera bultzatzen gaituzte. Nor zara zu, nola deitzen zara? Zenbat urte daukazu? Nongoa zara? Zer izango zara nagusi zarenean? Azken galdera honek ematen dit gehien “porkulo”, etorkizunean gizaki frustratu bihurtzera garamatzaten iruzur nagusiak jasotzen baititu bere baitan: zer garen, zer izan nahi dugun eta zahartzarora ailegatzea (kasurik onenean).
  Politika 2004-01-09 21:12

'Egunkaria'-ko langile ohiek babesa eskainiko diete epaituko dituzten ikasleei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskaldunon Egunkaria-ko langile ohiek babesa eskainiko diete datorren astelehenean, Leioako campusean Egunkaria-ren aldeko itxialdi batean parte hartzeagatik, Getxon epaituko dituzten EHUko 39 ikasleei. Epaileak desobedientzia zibila leporatzen die. Martxelo Otamendi buru dela, ordezkaritza bat goizeko 9:00etan izango da Getxoko epaitegian, Egunkaria-ren alde egindako lana eskertu eta epaiketan babesa emateko asmoz.
  Jendartea 2004-01-09 20:52

Zentroko toki-arazoei irtenbidea eskatzen dute Gobela Ikastolakoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko eta Bizkaiko delegazioko arduradunei, Internet bidezko mezuak bidaltzeko kanpaina abian jartzea erabaki du Gobela ikastola publikoko eskola kontseiluak. Honen bidez, 2004ko aurrematrikulazio epea hasi baino lehen, zentroan daukaten toki-arazoari "irtebide duina" emateko bilera ahalbidetu nahi dute.