Jendartea 2004-01-07 21:28

Leioako motorista bat hil da Avanzada errepidean gertatutako istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Motorrean zihoan Leioako bizilaguna hil zen, atzo arratsaldean, Erandio parean, Avanzada errepidean (BI-637) izandako istripuaren ondorioz. 15:50ak aldera gertatu zen ezbeharra. Ertzaintzak jakitera eman duenez, zartakoarengatik jasandako zauri larrien eraginez, une-unean hil zen motorra gidatzen ari zen R.R.M. gizona. Oraindik ere, ezbeharra zergatik gertatu zen ikertzen ari dira.
  Kultura 2004-01-05 22:43

Datorren urtera arte ateak itxi ditu gaur Getxolandiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxolandiak ateak itxi ditu gaur, urtero bezala, Getxoko eta inguruko herrietako haur eta gaztetxoen topaleku bilakatzea lortuz. Jolas-parkeko jolasgune ugariek, tailerrek eta ludotekak 7.500 metro koadro baino gehiago hartu dituzte aurten Areetako Geltoki plazako karpan, ondoko aparkalekuan eta Ibaiondo kalean.

Kultur Etxeko arduredunek egun hauetan adierazi dutenez, "eguraldi txarrak eta hotzak" Getxolandiara jende gutxiago joatea eragin dute. Enrike Bosque Kultura Teknikariaren hitzetan, "zaila da eguraldi honekin umeak etxetik ateratzea". Hala ere, igaz Gabonetako parkea bisitatu zuten 50 mila lagun kopurua berriz ere errepikatzea izan da, hasiera-hasieratik, helburua.
  Kultura 2004-01-05 22:23

Pintura eta musika batuko ditu Henry de la Fuentek Erromoko erakustaretoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri José Ramón de la Fuente 'Henry' donostiar artista polifazetikoak bere obra abstraktoak erakutsiko ditu Erromoko erakusketa aretoan, urtarrilaren 8tik 20ra bitartean, 'Colores para la música' izenburupean.

Egileak "musika pinturaz eman" nahi izan du erakusketa honetan bildu dituen lanekin. Erakusketa astelehenetik ostiralera egongo da ikusgai, goizez, 11:00etatik 13:00ak arte, eta arratsaldez, 18:00etatik 21:00ak arte. Larunbatetan ere irekita egongo da, baina goizez bakarrik.
  Jendartea 2004-01-05 21:56

Geltoki berriak jarriko dituzte Bizkaibuseko EHUko eta Armintzako lineetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko Leioako campusa Bilborekin lotzen duen Bizkaibuseko linean, aldaketan egingo ditu datorren asteazkenetik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio eta Herri Lan Sailak. Beste alde batetik, Plentzia-Gorliz-Andraka ibilbidean, hiru geltoki berri jarriko dituzte, Armintza Lemoizko Urizar auzoarekin hobeto lotzeko.
  Iritzia 2004-01-04 21:02

Inmigrazioa eta Europa - Nekane Ardanza / Getxo Irratiko kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur egungo datuek agerian uzten dute Europar Batasunean inmigrazioa gertakari estrukturala eta geldiezina dela. Alegia, 380 milioi biztanletik %5 egoera administratibo legalean dauden inmigranteak dira -19 milioi pertsona gutxi gora behera- eta hauetariko %3,5 komunitarioak ez diren etorkinak dira.
  Kultura 2004-01-03 18:25

Bi tona gozoki banatuko dituzte Errege Magoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aurten ere, Erregeen Kabalgata herriko kaleetan zehar ibiliko da datorren urtarrilaren 5ean. 18:00etatik aurrera, bederatzi karroza, lau fanfarria eta fantasiazko bi trenek bi ataletan banatuko den ibilbideari ekingo diote, Getxo, Algorta, Areeta eta Erromoko auzuneetan zehar kaleak musikaz, kolorez eta, batez ere, gozokiz betetzeko. Errege Magoek jendearen artean bi tona gozoki banatuko dituzte-eta.
  Kultura 2004-01-03 18:25

Plentziako hainbat argazkilariren lana ikusgai Goñi Portalen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urtarrilaren 15a bitartean, udalerriko hainbat artistek prestatutako argazki erakusketa hartuko du Plentziako Goñi Portal Kultur Aretoak. Besteak beste, Iratxe Gallo, Iker Unzalu eta Aitor Herrero dira argazkien egileak. Goizez eta arratsaldez egongo dira ikusgai Kultur Aretoko ohizko ordutegian.
  Kultura 2004-01-03 18:17

Astelehen goizean liburutegia zabalduko dute umeentzat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Nahi duten umeak, oporretako azken egunean, margoztu eta irakurtzera joan daitezen, urtarrilaren 5ean goizez egongo da zabalik Barrikako Udal Liburutegia. Urtarrilaren 7tik aurrera, berriz, betiko funtzionamendu eta ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera, goizez, 10:00etatik 13:30era, eta arratsaldez, 16:30etik 20:00etara. Larunbatetan, goizean baino ez da egongo zabalik.
  Iritzia 2004-01-03 17:38

Hobe genuke telebista amatatzea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Telebista 'caja tonta' bat baino ez da, batez ere oinarrizko kateak ez ditugulako. Zenbait etxeetan, Euskaltelen sarrerarekin 19 kate ditugu eta batzuk ordaintzekoak.

Kate horietatik aparte, satelite edo pakete digitalak kontratatzen dituzte batzuk, 100 kate baino gehiagotara iritziz: musika, documania, sportmania, cinemania eta beste batzuk.

Zenbaitek antena parabolikoa kontratatzen dute nazioarteko kateak ikusteko, hauek 400 baino gehiago dira.

Ondorioz, alferrikakoa da hainbeste kate edukitzea, guztiak ikusi ahal izateko egun osoa eman beharko genukeelako telebista aurrean. Hobe genuke telebista amatatzea.
  Iritzia 2004-01-02 22:29

Hurrengo geltokia Castrolana - Alberto Hernández / Euskara irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Datozen urteotan Berango ostean hauxe entzun liteke metroan goazela, baldin eta Bilbao Metropolitarraren eskualdea egituratuko duen PTPa dagoen moduan onartzen bada, plan honek egun ezagutzen dugun Sopela erabat desitxuratuko bailuke. Eta ez da euli kaka plan honek dakarrena, hona hemen zenbait datu:
  Jendartea 2004-01-02 22:20

Asteburuetan ikasketa-gelak zabaltzea eskatu du Erandioko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azterketa garaiko asteburuetan ikasketa gelak zabaltzea eskatu dio Udalari Javier Ruiz Erandioko PPko bozeramaleak. Gainera, ikasketa-gelen ordutegia, astelehenetik igandera, etengabekoa izan beharko litzatekeela adierazi du Ruizek.
  Jendartea 2004-01-02 22:20

Petardo batek eztanda egiterakoan, zauriak jaso ditu aurpegian gazte batek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Goizaldeko seirak aldera, D. E. A. 19 urteko getxoztarra atenditu behar izan zuten, urtarrilaren 1ean, DYAko larrialdi zerbitzuek, petardo batek aurpegian eztanda egin ziolako. Algortako Euskal Herria kalera hurbildu zen anbulantziako kideek, zauriak larriak ez zirela ikusi ostean, Gurutzetako ospitalera eraman zuten.
  Kirolak 2004-01-02 21:36

Unbeko umezurtzen aldeko tiro-lehiaketa igandean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Unbeko umezurtzen aldeko tiro-lehiaketa egingo da igande honetan, Kurkudin, Leioako tiro eta ehiza elkartearen eskutik. Jarri dituten hiru modalitateetako batetan izena emateko epea 10:00etatik 12:30etara izango da eta 12 euro ordaindu beharko dute partehartzaileek. Proba osoa egin nahi dutenek, berriz, 30 euro ordaindu beharko dute. Azkeneko hauek 15 plateri tiro egin beharko diete foso txikian, eta beste horrenbeste, foso olinpikoan eta ehiza ibilbidean.
  Jendartea 2004-01-02 21:10

Antimilitarismoa oinarri hartuta marrazki tailerra egingo dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxo Antimilitarista taldeak deituta, Marrazki Antimilitaristaren III. Tailerra egingo da bihar, 11:00etatik aurrera, Algortako Metroko Plazan. Antolatzaileek adierazi dutenez, "0 eta 100 urte bitarteko umeek" edukiko dute parte hartzeko aukera.
  Iritzia 2003-12-31 20:16

Uribe Kosta, uri kosta ahala kosta - Christian Reinicke / Getxo Bizia-ko kide

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Jada ez gaitu ezerk harritzen. Qualityz eta geruza berdez jantzita datoz diskurtso, proiektu eta plangintza oro, baina xaboi eta baselina gehiago ala gutxiagorekin Uribe Kosta Bilbao metropoliaren sukurtsal erresidentziala bilakatzen ari da. Nork, zerk, nola, zergatik herri desberdinez osaturiko eskualdea metropoliaren hiri erresidentziala bilaka arazi?