Kultura 2004-02-11 22:58

Haurren matrikulazio epeari begira, B eta D ereduak bultzatuko dituzte Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Datorren otsailaren 16tik 27ra izango den haurren matrikulazio epeari begira, "Euskarazko Eskola Aukerakoena" kanpainari ekingo dio Getxoko Udalak. Umeak eskolan lehen aldiz matrikulatzen dituzten gurasoei hezkuntza eskolatze-ereduen berri ematea da helburua, euskarazko irakazkuntzak dituen alderdi onak azpimarratuz. Elena Coria zinegotziak adierazitakoaren arabera, D eta B ereduak dira egokienak gure haurrak elebidun izateko: "Txikitatik hobeto barneratzen da, adituen esanetan, hizkuntzaren fonetika eta intonazioa. Gainera, 0 eta 6 urte bitarteko epea da egokiena bigarren hizkuntza bat ikasteko". Hain zuzen ere, 2 eta 3 urteko umeei dago zuzenduta kanpaina.
  Politika 2004-02-11 22:58

Torturaren Aurkako Eguna ostiralean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Espainiako Poliziak 1981eko otsailaren 13an torturatuta hil zuen Joxe Arregiren hilketa errefentzia hartuta, Torturaren Aurkako Eguna egiten da urtero, data horretan, Euskal Herri osoan. Hain zuzen ere, "urtero egiten da, tortura eguneroko kontua delako Espainiako polizia etxeetan, baita Ertzaintzarenean ere", Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek adierazi dutenez. Hori dela eta, torturaren kontrako elkarretaratzea egingo da, ostiral honetan 20:00etan, Algortako Telletxe plazan. Konzentrazioaren aurretik esku orriak banatuko dira, eta mahai bat jarriko da Torturaren gaineko txostenak bertan saltzeko.

Larunbatean, berriz, torturaren aurkako manifestazio nazionala deitu dute Donostian. "25 urte torturapean! Aski da!" lelopean, Boulevardetik abiatuko da 17:30ean. Bertara joateko autobusen txartelak Algortako Amnistiaren Tabernan eta Gorrondatxen egongo dira salgai ostiralera arte. Izan ere antolatzaileek adierazi dutenez, komeni da txartelak lehenbailehen hartzea, autobusak alokatzeko orduan behar diren leku guztiak bermatu ahal izateko.

Manifestazioarekin bat egin nahi duen orok, askida@stoptortura.com helbidera igorri dezake atxikimendua.
  Kultura 2004-02-11 22:57

Anton Larrauri musikagilearen fondo bibliografiko osoa jaso du Getxok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko udalerriak jaso ditu Anton Larrauri musikagile bilbotarra bere bizi guztian bilduz joan zen fondo bibliografikoa, hau da, liburu, fotografia, agiri, eskuizkribu eta abar. Bere senitartekoek horrela nahi izan dutelako gaur prentsaurrekoan Irma eta Luar seme-alabek adierazi dutenez. Andres Isasi Musika Eskolak kudeatuko ditu dokumentu guztiak.
  Iritzia 2004-02-10 22:50

Aberatsen urrezko eraztunak - Osoitz Elkorobarrutia / Zuharreko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aberatsen urrezko eraztunak sabel hutsek ordaintzen dituzte.

Bill Gates oraindik da munduko gizonik aberatsena. Bere dirutza 46.000 milloi dolar ingurukoa da eta 2003an 3.000 milloi dolar pilatu zituen. (1)

Munduko bankuaren arabera batazbesteko diru sarrera 5.000 $ dira pertsona eta urteko, eta 6.200 milloi gara(2)

Hemen zerbait gaizki dagoela ikusten ez duenik badago.

Erabiltzen duzun nabigatzaileak zer axola duen galdetzen didazu. Utzi hatzamarra begiratzeari memelo, ilargia seinalatzen ari naiz.

Tartalo hiltzeko, hatzamarra moztu behar izan zuen artzaiak, eta eraztunarekin batera amildegian behera bota.(3)
  Jendartea 2004-02-10 22:33

Sopelako hondartzetako sarbideak hobetuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin elkarlanean udalerriko hondartzetara irisgarritasuna errazteko hainbat ekimen lantzen ari da Sopelako Udala. Besteak beste, zama-garraioak edo anbulantziak ez badira, motoredun ibilgailuak sartu eta irtetea debekatuko dute Barinatxen. "Hondartzan jarriko den ranpa egiteko orduan faktore guzti hauke kontutan hartuko dira. Gainera, oinezkoentzako sarbidea ere egongo da", Imanol Garai alkateak adierazi duenez. Atxabiribilen, berriz, eskailera berriak jarriko dituzte, aurrekoak baino zabalagoak. Izan ere, lehen zeudenak itxi behar izan zituzten egoera txarrean zeudelako. Honetan ere ranpa ipiniko dute eta sarbideak hobetzeko espaloiak ere bai. Gainera, trafikoa erregulatu ahal izateko erroronda egingo dute.
  Politika 2004-02-10 22:21

Bakearen aldeko kanpaina aurkeztuko dute bihar Sopelan Lasak eta Urkijok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bakea eta askatasunaren aldeko sentsibilizazio kanpainaren aurkezpeta hartuko du otsailaren 11an (bihar), arratsaldeko zazpi t'erdietatik aurrera, Sopelako Udaletxeak. Maixabel Lasa Biktimen Laguntzarako Bulegoko arduradunak eta Txema Urkijo Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide zuzendariak emango diote hasiera ekitaldiari. Horrekin batera, Terrorismoaren Biktimen aldeko Laguntza eta Sentsibilizazio Kanpainaren barruan Jaurlaritzak berak egindako bideoa eskainiko da.
  Iritzia 2004-02-09 22:01

Eko-espekulazioa - Fredi Paya / bertsolaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Artikulu honetan gure etxeaz berba egitera noa. "Oikos" hitzak, hainbeste eletan txertatuta erabiltzen dugun greziar hizkuntzaren maileguak, etxea esan gura duelako. Guztion etxea, hain zuzen ere. Kasu honetan, zehazkiago, gure eskualdeaz mintzatuko naiz. Sano kezkatuta naukalako. Denon etxea behar lukeena gutxi batzuen desiren menpe ikusten baitut. Guztion aberastasun behar lukeena gutxi batzuen etekin bihurtzen dabil. Eta okerragoa dena, etxetik alde egin beharrean aurkitzen den jende asko dago. Euskal kulturaren barruan etxearen kontzeptuak daukan esanguratik abiatuta ideia multzo hau aztertzen joango naiz apurka-apurka. Gai baldin banaiz, behintzat.
  Hezkuntza 2004-02-09 21:54

Titulazio berriekin batera, izena aldatu diote EHUko Zientzia Falkultateari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko Gobernu Batzordeak Zientzia Fakultatearen izendapenaren aldaketa onartu berri du, eta aurrerantzean, Zientzia eta Teknologia Fakultatea deituko da, unibertsitateko iturriek gaur jakinarazi duenez.

Zientzia Fakultatean tradizionalki ematen ziren bost titulazioei (Matematika, Biologia, Fisika, Geologia eta Kimika) teknologia alorreko edukin handiagoa duten beste lau gehitu zaizkie: Ingeniaritza Kimiko, Ingeniaritza Elektronikoa, Biokimika eta Ingurumen-Zientziak. Horrela, "antzinako izendapena zaharkituta" zegoenez, aldatu egin dute.
  Jendartea 2004-02-09 21:54

Zaintzaileak egongo dira Udalak erabiltzen dituen ikastetxeetako kiroldegietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ikastetxeetako kiroldegietako eta ikasketa gelen zaintza esleituko du Getxoko Udalak lehiaketa publiko bidez. Horrela, bi urteko epea hartzen duen kontratua egingo dio lortzen duen enpresari, eta beste bi urtez luzatzeko aukera egongo da. Urteko 58.330 euroko gastua ekarriko dio zerbitzu horrek Udalari.
  Jendartea 2004-02-09 21:27

Saratxagan eta Isuskizan autobusak eskatu dituzte Plentziako Independienteek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Saratxaga eta Isuskiza auzoetan Bizkaibus zerbitzuak areagotzea eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari Plentziako Independienteak alderdi politikoak. Hain zuzen ere, horixe da eskaerarik nabarmenena talde horrek egin eta etxeetara banatu duen txostenean. Euren hitzetan garraiobiderik ez dago bi auzo horietan.
  Kultura 2004-02-09 20:57

Arte ederretako irakasleen horma-muralak ikusgai Villamonteko aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Algortako Villamonte kaleko erakusketa aretoan EHUko irakasleen horma-irudiak ikusgai izango dira bihartik aurrera, arduradunek gaur jakinarazi dutenez. Esposaketa otsailaren 21era arte bisitatzeko aukera egongo da eta muralen artearen kontzeptua eta barnealdeen apainketa garatzea bilatzen da. Pinturen autoreak X95 taldeko kideak dira, margolariek, grabatzaileek eta eskultoreek osatzen duten Arte Ederretako Fakultateko Pintura saileko taldekoak, alegia.
  Iritzia 2004-02-07 21:42

Fermin Muguruza ekartzearekin benetan asmatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Oraingo honetan Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak benetan asmatu du, joandako asteburuan Algortako Portu Zaharrean antolatutako kontzertuarekin.

Kontzertua primerakoa izan zen eta Euskal Herriko txoko guztietatik etorri zen jendea.

Tira-bira bakarra baino ez zen egon kontzertua zela eta, udalbatza PP alderdiak kontzertua debekatzeko eskatu zuenekoa, gazteria borrokara bultzatzen omen zuelako. Hau dela eta, Sarri Sarri abestia debekatu omen zuten.

Ondorioz, mota honetako ekitaldi gehiago egin beharko lirateke Getxon euskara bultzatzeko.
  Politika 2004-02-06 22:16

Ikasle presoenganako tratu berezirik ez dagoela erantzun dio PPri Iztuetak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatutako ikasle presoen gaineko txostenak, hauenganako "faborezko tratua dagoenik" ez du adierazten, Iñaki Ortega PPko legebiltzarkideak egindako galderari Angeles Iztueta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburuak erantzun dionaren arabera. Halaber, kezkatuta agertu da Iztueta, "behin eta berriro, EHUren kalitatea eta profesionaltasuna dudatan jartzen" ahalegintzen direlako popularrek.
  Jendartea 2004-02-06 19:58

Sopelako Udalak arazoak izan ditzake Wi-Fi sarea jartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sustatu webguneak aditzera eman duenez, udalek arazoak izan ditzakete Internetera konektatzeko haririk gabeko sareak jartzeko. Izan ere, Wi-Fi izena daukaten erabilpen libreko sare horiek, zerbitzu publikoa ezin direla izan adierazi du espainiar estatuan sektore horretako liberalizazioa zaintzen duen Telekomunikazioen Merkatuko Komisioak (CMT). Sopelakoa izan zen, Euskaltelekin batera, mota honetako egitasmoa abian jartzeko asmoa adierazi zuen lehendabiziko udal euskalduna. Orain dela gutxi, Oñatikoak hartu du lekukoa zazpi udal eraikin Internet bidez lotzeko. Donostian aldiz, Cristina Enea parkean jarri nahi dute Wi-Fi sistema, bertatik Internetera konektatu ahal izateko. Gainera, sarea handitu nahi dute Boulevarrera, Alderdi Ederrera, Alde Zaharrera, Urgull mendira eta hondartzetara. Aurreko bietan dohainik eskainiko da zerbitzua eta Donostian ordainpekoa izateko aukerak aztertzen ari dira.
  Jendartea 2004-02-05 23:24

Laguntza eskolarra emateko egitasmo berria abian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Agintzari Elkarte Kooperatibak eramango du aurrera, udalerriko gazteei laguntza eskolarra eskaintzeko Getxoko Udalak abaian jarri duen programa. Eskolarekin harreman eskasa edota emaitza txarrak lortzen dituzten adingabekoei dago zuzenduta. Horretan, 15.775 euro gastatuko du Udalak.

Nerabeak ez-ezik euren familia ere gizarteratzeko, duela urte batzuk, Getxoko Udalak martxan jarritako egitasmoaren jarraipena da. Horretan, hezitzaileak ari dira lanean kalean bertan, udalerriko ikastetxeek ematen dieten informazioaren bidez, eskoletara joaten ez diren adingabekoei laguntza eskaintzeko.

Gaur egun, pedagogoek eta psikologoek osatutako lau talde ari dira ume eta gazte horiei laguntzen, baita horien familiekin ere. Askotan, familiaren esparruan ematen diren arazoek eragin zuzena dutelako adingabekoen jarreran.