Jendartea 2004-01-27 22:56

Udalerrian ez da adinduentzako eguneko zentrorik behar, Zarraoaren hitzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Pertsona nagusientzako Eguneko Egoitza berririk ez du behar udalerriak, momentu honetan, Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak gaur adierazi duenez, "dagoen eskaintza eskaria baino handiagoa delako". Horrela, Jesusen Bihotza egoitzako beheko solairuan horrelako zentroa jartzeko PPk egindako eskaerari erantzun nahi izan dio.
  Jendartea 2004-01-27 22:56

LPPk Sopelarako proposatzen duen etxe kopurua gutxitzea eskatuko du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzialari (LPP) aurkeztuko dizkion alegazioak jakitera eman zituen, atzoko ez-ohiko udalbatzarran, EAJk osatzen duen Sopelako Gobernu Batzordeak. Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiko egitasmoak aurrikusten duen etxebizitza dentsitatea "gutxitzea" proposatuko dute, udalerrian dentsitate mailarik baxuena aplikatzea eskatuz, hau da, hektarea bakoitzeko 10 eta 30 bitarteko etxebizitza kopurua.
  Jendartea 2004-01-27 20:47

Leioako campusera joateko autobusak murriztuko ditu bihar Bizkaibusek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aquinoko Tomas Deunaren jaia dela eta, bihar EHUko Leioako campuserako Bizkaibuseko zerbitzuak murriztea erabaki du Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lanak eta Garraioa Sailak, aurreko urtetan egin duten antzera. Eskola-eguna ez denez, oinarrizko zerbitzuak eskainiko dituzte bakarrik, Leioako campuserako, biharko garraio-beharrizanak betetzeko baino ez. Dena den, aurrekoetan ez bezala, Termibus-EHU (A-2312) eta Bermeo-Mungia-EHU-Gurutzeta (A-3522) autobus lineak mantenduko dituzte. Informazio gehiagorako: 902 222 265 (8:00etatik 20:00etara)
  Kultura 2004-01-27 20:47

Ostiralean amaituko da Agate Deuna egunerako izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 4an, Sopelako Udalak antolatutako Agate Deuna eguneko koru txapelketan parte hartu nahi duten guztiek, oraindik ere, urtarrilaren 30era arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako 944 065 504 (goizez) eta 944 065 519 (arratsaldez) telefono zenbakietara deitzea besterik ez dute.
  Kultura 2004-01-27 20:47

Gazteentzako komiki-tailerra antolatu du Berangoko Kultur Etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 7a eta martxoaren 27a bitartean, komiki-tailerra antolatu du larunbatero Berangoko Kultur Etxeak, 17 eta 30 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta bereziki. Guztira, zortzi saio emango dituzte, Santa Anako Kultur Etxean, 12:00etatik 14:00etara.

Izena eman nahi dutenek urtarrilaren 30era arte izango dute aukera, kultur etxe guztietan. Berangon erroldaturik daudenek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta besteek 12.
  Kultura 2004-01-27 20:45

Otsailera arte egongo da aukera bertso ikastaroan izena emateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur bertan hasiera emango zaion arren, asteartero Aldai Kulturgunean egingo den hasiberrientzako bertso ikastaroan izena emateko epea luzatzea erabaki dute, ALBE Algortako Bertsolari Eskolak eta Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak. Urtarrila bukaeran eta otsailean ere apuntatzeko aukera egongo da, 30 euro Euskadiko Kutxako kontu korrontean sartuz (3035 0221 74 2210001961) edota ALBEra (605 704 385) edo Bizarra Lepoanera (944 914 357) deituz. Apirilaren 6ra arte luzatuko da ikastaroa.
  Jendartea 2004-01-26 22:26

Emakumezkoak dira Getxoko kzguneen erabiltzaile nagusiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Teknologia berrien erabilera bultzatzeko, Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Algortan eta Areetan zabaldutako kzguneen erabiltzaile nagusiak emakumezkoak dira, Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak nabarmendu duenez.

Zarraoak emandako datuen arabera, udalerrian zabaldu zituztenetik iazko abenduaren 31ra arte, guztira 4.637 lagunek erabili zituzten bi zentro hauen zerbitzuak (2.465 Areetan eta 2.172 Algortan). 2003.urtean 1.755 lagun hurbildu ziren aipatutako guneetara.

Zentro hauetan, internet gaineko trebaketa jaso duten erabiltzaileen profilari dagokionez, ehuneko 63 emakumezkoak izan ziren eta gainontzeko ehuneko 37 gizonezkoak. Bestalde ehuneko 60ak 35 urte baino gehiago zituen eta horietatik ehuneko 23, gainera, 55 urtetik gorakoak ziren.
  Kultura 2004-01-26 22:25

Getxoko Antzerki Eskolak 24 mila euroko dirulaguntza jasoko du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Pasa den asteazkenean Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker, 24.040 euroko dirulaguntza jasoko du Getxoko Antzerki Eskolak. Horrela, duela hiru urte bi erakundeen artean adostutako itunari jarraipena eman diote, oraingoan 2007 urtera arte luzatuko da.

Hitzarmenaren bitartez, diruaz gain, egun zehatz batzuetan Algortako Getxo Antzokia erabiltzeko aukera edukiko du Antzerki Eskolak, hainbat ekitaldi bertan burutzeko. Honek, berriz, udalerriko ikasleei matrikulen prezioak murrizteko konpromisoa hartu du. Eta eskolako talde amateurren antzezlanak eta "96 Unicornios" konpainiaren estreinaldi guztiak eskaini beharko ditu udalerrian.
  Ekonomia 2004-01-26 22:25

Lan-egutegia negoziatzea eskatu dute EHUko administrazio eta zerbitzu langileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri ELA, LAB, EILAS eta CCOO sindikatuek EHUko Administrazio eta Zerbitzuko Langilegoaren lan-egutegia eta lan-poltsaren kudeaketarako moldaturiko testua negoziatzea eskatu dute gaur. Aipatutako sindikatuek EHUko gerentearen jarrera salatu dute prentsa ohar baten bidez, eta "plazak amortizatzen ahalegintzea, unibertsitateko zerbitzuak pribatizatea eta Funtzio Publikoaren Euskal Legea ez betetzea" leporatu diote. "Gerentearentzat, espedientea betetzeko audientziazko izapide bat besterik ez da negoziazio kolektiboa, negoziatzeko inolako borondaterik gabe eta, are gutxiago, akordioa lortzeko", adierazi dute.
  Jendartea 2004-01-26 22:24

Internet bidez liburutegia bisitatzeko aukera emango du Sopelako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopelako udal liburutegia herri bizkaitarraren webgunean sartu dute (www.sopelana.net) eta, modu honetan, edozeinek kontsulta dezake liburuen katalogoa bertara joateko beharrik izan gabe. Gainera, posta elektronikoaren bitartez edozein kontsulta egiteko aukera ere ematen du.
  Jendartea 2004-01-26 22:24

Berriro ere zabalik Santa Eugenian Hiritarren Arreta Bulegoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaurtik aurrera zabalik dago, berriro ere, Erromoko Santa Eugenia eskoletako Hiritarren Arreta Bulegoa (HAB). Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara izango da ordutegia.

Hiritarren Arreta Bulegoa ez-ezik, Santa Eugeniako eskoletan Getxoko Kultur Etxeak eskaintzen zituen ikastaroak eta tailerrak ere tokiz aldatu behar izan zituzten, azaroaren erdialdean, eraikineko hormetan arrakalak agertu zirelako. Alboan egiten ari diren lurrazpiko aparkalekuko lanek eragindako lur mugimenduari egotzi zioten gertaera. Hori dela eta, arriskurik ez zegoela egiaztatu bitartean, eraikina hutsik uztea erabaki zuten udal arduradunek.
  Jendartea 2004-01-26 22:23

Hauteskunde-Zentsuko Zerrendak ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaurtik aurrera eta otsailaren 2ra arte, jendearentzat erakusgai daude Hauteskunde-Zentsuko Zerrendak (2003ko abenduaren 1eko datuekin). Datuetan akatsen bat egonez gero, honako hau izango da erreklamatzeko epea.

Zerrenda horiek ondoko toki hauetan kontsulta daitezke: Udaletxeko Estatistika Sailean (Foruak kalea, z./g.) eta Getxo auzoko Benturillena kaleko 17. zenbakiko eta Erromoko Aurrezki Kutxa kaleko 3. zenbakiko Herritarren Arreta Bulegoetan.
  Iritzia 2004-01-25 20:50

Metroko segurtasun zerbitzuak, bezeroak etsai - Julen "Nafa" / ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Garraio publikoek gaur egungo gizartean duten garrantzia gero eta handiagoa da, jende artean ezinbestekoak bihurtzen ari baitira herri batetik bestera mugitzeko, bitartean ingurugiroa garbi mantentzen laguntzen dogularik.
  Iritzia 2004-01-24 21:42

Dakar rallya gero eta kaskarragoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Orain dela urte asko, Paris-Dakar zen Munduko rallyrik famatuena, normalean urtarrilaren 2tik 17ra egiten zen hiru modalitate desberdinetan: kamioiak, kotxeak eta motorrak.

Primerako gidariak parte hartzen zuten, batez ere frantziarrak eta finlandesak, hauek ziren, hain zuzen ere, gehienetan txapelketa irabazten zutenak.

Beranduago txapelketari izena aldatu zioten, Granada-Dakar, jende gutxiagok izena ematen zuelarik. Orain dela laupabost urtetik hona, Dakar bakarrik deitzen diote eta ordundik jende gutxiagok parte hartzen du, kalitate kaskarragoarekin gainera. Edozeinek irabazten du gaur egun.

Ondorioz, gero eta jende gutxiagok jarraitzen du rallyan. Paris-Dakar izango balitz, partehartzaileen kopurua gora egingo luke.
  Iritzia 2004-01-24 21:41

Merezi dugun telebista ote daukagu? - Iñaki Ozamiz / PTBko kolaboratzailea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azken egunotan pare bat iritzi artikulu irakurri ditut Ukberrin gaur egungo telebistaren inguruan. Artikulu horiek telebista ez zuten oso leku onean uzten. Nik telebistaren aldeko defentsa egingo dut, kalitatezko telebista baten defentsa.