Jendartea 2003-12-17 22:35

Hirigunean kotxeen abiadura kontrolatuko dute radar bidez, urtarriletik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Datorren urtearen hasieran, hirigunetik joaten diren ibilgailuen abiadura kontrolatzeko radarra jarriko du martxan Getxoko Udalak. 66.000 euroko gastua suposatu du sistema berri honek eta “istripuak ekiditzeaz gain, oinezkoei herri barruan lasaitasun handiagoa ematea eta kutsadura murriztea ere du helburu", Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak azaldu duenez.
  Kultura 2003-12-17 21:37

Bertso-afaria antolatu du azaroaren 19an Ariku Kultur Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gabon giroan murgiltzen hasteko, bertso-afaria antolatu du, abenduaren 19an, Berangoko Ariku Kultur Taldeak. 21:30ak aldera hasiko da ekitaldia herriko La Palmera erretegian eta, Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballes bertsolariak arituko dira kantari. Txartelak Berangoko Nebarrebak tabernan daude salgai, hamar euro ordainduta.
  Kultura 2003-12-17 21:37

Takolo, Pirritx eta Porrotxen azken lana ostiralean Ibilaldia 2004ren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldien barruan, 'Poxpolin Marisorgin' euren azkeneko lana estreinatuko dute Takolo, Pirritx eta Porrotx pailasoek, abenduaren 19an, Sopelako Urko kiroldegian. Besteak beste, bi saio egongo dira: bata, 17:00etan, eta bestea, 19:30ean. Betiko eta Ander Deuna ikastoletan, Sopelako Udaletxeko Hall Kulturalean eta, Sopela eta Leioako Ibilaldiko dendetan daude salgai sarrerak, bost euro ordainduta.
  Kultura 2003-12-17 21:36

Bihar zabalduko dute Urdulizko Gabonetako Parkea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 18 eta 19an Umeentzako Gabonetako Parkea egongo da zabalik, Urdulizko Iparralde Kiroldegian. Goizez, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 16:30etik 19:30etara, izango da ordutegia. Horretaz gain, animazio ikuskizuna egingo dute kiroldegian bertan, ostiralean, 18:30etik aurrera.
  Ekonomia 2003-12-17 21:36

Lanuztea bihar Erandion, Siemsa Norte enpresako langile baten heriotzagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Lankide baten heriotza dela eta, Erandioko Siemsa Norte enpresan bi ordutako lanuztea egitera deitu du CCOO sindikatuak.

Francisco Cabado Leiras Siemsa Norte enpresako langilea eta CCOO sindikatuko ordezkaria zen, eta joan den astelehenean hil zen, bere enpresaren aginduz, Zaragozan zegoenean muntaia lanak egiten.

Lanuztea goizeko hamaiketatik ordu batetara izango da. Gainera, konzentrazioa egingo dute 12:30ean Erandioko Udaletxeko plazan.
  Iritzia 2003-12-16 22:48

Euskal Telebistan, erdara barra-barra - Unai Brea / kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Lorpen handitzat jo zen zen, bere garaian, Iparraldeko biztanleek ETB-1 ikusteko aukera edukitea. Noizbait, edo hala espero dezagun behintzat, lorpen handitzat jo beharko dugu Iparraldeko biztanleek ETB-1 ulertu ahal izatea. Gaur egun saio gutxi dira-eta Donapaleu edo Santa Grazikoek uler ditzaketenak, gaztelaniaz jakin ezean behinik behin. Gogoan dut, artean gazte samarra nintzen arren, ETB hasi zenean gaztelaniazko azpitituluak edukiten zituztela saio askok, euskaraz ez zekitenek uler zezaten ipinita. Gaur egun, azpititulurik ere ez da behar; besterik gabe erdaraz eman, eta kitto. Errazago eta merkeago. Donapaleun eta Santa Grazin tutik ulertu barik jarraitzen dute, jakina, baina ez dio axola: gutxi dira eta gainera ez diete ETBko nagusiei bozkarik ematen.
  Hezkuntza 2003-12-16 22:46

EAEko Unibertsitate Legearen irizpena atzera bota dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EAJk eta EB-IUk SAren zuzenketen kontra bozkatu dute

Auzi hori dela eta, liskarra sortu da berriro Hiruko Gobernuaren barruan, EA ekarpen horiek babesteko prest agertu baita

Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza eta Kultura Batzordeak atzera bota du Euskal Unibertsitate Sistemaren Lege egitasmoaren irizpena, EAJko eta EB-IUko ordezkariek ponentzian SA Sozialista Abertzaleak taldearekin adostutako zuzenketen kontra bozkatzea erabaki baitute. EAk, aldiz, ekarpen horietako batzuren alde bozkatu du, "koherentziagatik", eta beste batzuetan abstenitu egin da. Hiruko Gobernuaren baitako konponezina berriro agerian geratu da.

Jarraitu
  Kultura 2003-12-16 22:15

Ostiralean izango den 'Berria'ren aldeko kontzerturako sarrerak salgai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 19an, Getxo Antzokian, kantu emonaldi bat antolatu dute 'Berria' egunkariaren aldeko Getxoko herri batzordekoek, eta bertan Biotz Alai abesbatza, Olatz Gorrotxategi sopranoa eta Maitane Abasolo piano-jotzailea izango dira. Ekitaldi hau arratsaldeko 20.00etan izango da, eta sarrerak Getxoko Kultur Etxean (Villamonte), zein TELEKAn daude salgai hilaren 9tik aurrera.
  Politika 2003-12-16 21:58

Iruñearako autobusak jarri dituzte Algortatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Herriak Bere Eskola taldeak hezkuntza sistema propioaren alde abenduaren 20an, larunbatean, Iruñean egingo den manifestaziora joateko, autobusak antolatu dituzte Algortan. Besteak beste, 635 206 825 telefono zenbakira deituz edota Gorrondatxe herriko tabernan eta Gestorasen dago izena emateko aukera. 15:00etan, Villamontetik abiatuko da autobusa.
  Politika 2003-12-16 21:01

Gizarte gaiekiko, Udal Gobernuaren (EAJ-EA) "utzikeria" salatu du Erandioko IUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Atzoko osoko bilkuran, gehiengo osoz, onartutako udal aurrekontuak kritikatu ditu gaur Natalia Rodríguez Erandioko IU-EBko bozeramaleak. Honen iritziz, Udal Gobernuaren (EAJ-EA) "kudeaketa kaskarraren eredu" dira aurrekontu berriak. "Premiazkoak ez diren gaiak kontutan hartzen ditu, gizarte beharrizanak bazterrean utziz", adierazi du.
  Kultura 2003-12-16 18:36

'Esanak Esan!' Algortako musika talde gazteon diska

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hemen dago jada 'Esanak Esan!', Algortako gazte asanbladak argitaraturiko herriko taldeen diskoa. Arazo eta oztopo ugariren ostean kalean dago. Borrokaz, desadostazunez eta sentimenduz beteriko 19 abesti aurkituko dituzue 'Esanak Esan!' diskoan. Gazteok gazteontzat eginiko diskoa, grabaketatik banaketara arte. Abestiak ere horrelakoak dira: gazteak, errebeldeak, iraultzaileak... gai ezberdinak jorratzen dituzte gazteek, hala nola, okupazioa, inperialismoa, eskubideen urraketa, indar errepresiboak, politikariak, barne sentimenduak, pasibitatea,... oro har sistema usteldu honek gazteongan sortzen dituen arazoak eta kezkak.
  Politika 2003-12-15 23:41

Euskarak pairatzen duen egoera salatu du Zientzietako Asanbladak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Adierazi duenez, "edozein ikaslek euskaraz ikasteko duen eskubidea urratuta dago".

Ikasturte hasieran, zientzietako sei ikasketetan Fakultateko euskararen egoera aztertu zuen eta «edozein ikaslek euskaraz ikasteko duen eskubidea urratuta dagoela» ondorioztatu du Zientzietako Asanbladak. Egoera hori salatzeko kanpaina hasi duela azaldu zuen taldeak, atzo Leioako campusean egindako agerraldian. Hori konpontzeko, Zientzietako Asanbladako ikasleek beharrezkoak diren bitartekoak ezartzeko exijitu zioten errektoretzari.

Jarraitu
  Iritzia 2003-12-15 23:34

Komikizaleok, batu! - Iñigo Fernandez de Martikorena / EHEko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Norbaitek pentsa dezake goiko titularra Marvel argitaletxe yankiaren 'The Avengers' komiki mitikoaren lelo mitikoagoaren kopia baino ez dela. Hemendik arrazoia eman behar diot egia esango badut: Olariagak 'Berria'ko azken orrialdetik post-Durango sindromeaz aritzen den moduan, ni atal txiki honetaz baliatuko naiz post-Getxo sindromeaz jarduteko.
  Jendartea 2003-12-15 23:33

Emakume baten gorpua aurkitu dute Punta Galeako arroketan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Emakume baten gorpua atera du Punta Galeako arroketatik, arratsaldeko bostak aldera, Ertzaintzako helikoptero batek. Hildakoak, 25 eta 35 urte bitarteko neska, ez zuen identifikazio agiririk aldean. Hori dela eta, hiritarren laguntza eskatu dute nor den jakin ahal izateko.
  Jendartea 2003-12-15 22:24

Ikasketa-gela berria ireki dute Sopelako Institutuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 15a bitartean, ikasketa-gela zabaldu dute Sopelako Institutuan. Ricardo Ibarra Sopelako Udaleko alkateordeak adierazi duenez, hasiera batetan, unibertsitateko ikasleentzako irekitzea aurrikusi duten arren, "horrek ez du esan nahi beste batzuk sartu ezin izango direnik". Hori bai, Udal Liburutegiko bazkideentzako pentsatuta dago ikasketa-gela.