Kultura 2003-11-21 22:54

Euskara eta kirola bat izango dira Andra Marin, III. Aerobic Maratoian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Kirola eta euskara uztartuz, ondo pasatzeko aukera izango dute igande arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Getxoko Andra Mari Kiroldegian elkartzen diren guztiek. Izan ere, III. Aerobic Maratoia Euskaraz antolatu dute Bizarra Lepoanekoek, Getxoko V. Euskara Jardunaldien barruan. Egiten den hirugarren urtea da, eta aurten, berrikuntza ugari dakartza. Besteak beste, 'spinning' izeneko modalitate berriaren erakusketa eta 'capoeira' brasildarra egongo dira ikusgai, guztia DJkijeiki izeneko DJak musika zuzenean jartzen duen bitartean.
  Jendartea 2003-11-21 18:51

Sahara ikusgai Metroko Plazan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GGKE) eta getxotarren arteko hartu emanak sendotzekoasmoz, azaroaren 15etik aurrera ospatzen ari diren Getxotik Mundura jardunaldiak asteburu honetan izango dute bukaera.. Larunbatean Sahararen Eguna hartuko du Algortako Metroko Plazak, 10:00etatik aurrera. Igandean, berriz, GGKEen azoka ospatuko da toki berean.

Besteak beste, Getxoko Udalak, Mugarik Gabek eta BBKk antolatutako topagune hauen seigarren edizioan, “herritarron sentsibilitate maila areagotu nahi izan da”, partehartzea, elkarrizketa, aniztasuna eta trukea bultzatzea helbutzat hartuz. Erakusketak, pelikulak eta ikastaroak guzti hori lortzeko bitarteko egokiak izan dira.
  Iritzia 2003-11-20 23:38

Hurbilekotik urrun - Xabi Paya / bertsolaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 'Prestige' ontzia Galiziako uretan murgildu zenetik urte bete igaro den aste honetan, ahaztu nahi duenak ere ezin izango du itsaso bete txapapote irudia bistatik kendu. Are gehiago, inoiz Galizian egon ez den edonork ere, honezkero ondo baino hobeto ezagutuko ditu zeltarren Finisterreko txoko belztuen izenak. Hiru hankadun nekora eta begi bakarreko legatzen beldur izan aurretik, gogora diezagutela, beste behin, ez dagoela inolako arriskurik frantsesen itsasoko fruta gabon zaharretako jaki izateko. Lasai bizi gaitezke, beraz, aurten ere, garestiago ez bada, otarrainak beti bezain aristokratikoak izango direlako.
  Kultura 2003-11-20 23:29

Txinako Ganbara-Orkestra Gazteak emango die amaiera Udazkeneko Kontzertuei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udazkeneko Kontzertuen zikloa amaitzeko, Asiako talde ospetsuenetako bat egongo da ikusgai Redentorren, Txinako Ganbara-Orkestra Gaztea. Talde hori Txinako Orkestra Sinfoniko Gaztetik eta Txinako Musika-Kontserbatorio Zentraletik datozen irakasle gazteek eta ikasle bikainek osatzen dute. Bihar eskainiko dute emanaldia, arratsaldeko zortzietatik aurrera. Aurreko egunetan bezala 3 eurokoa izango da sarrera.

Biharko Egitaraua
  Politika 2003-11-20 23:17

Udalaren gehienezko zorra 18 milioi eurokoa izango da 2004an

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Onartzen diren ala ez bozkatzeko, azaroaren 28ko osoko bilkuran aurkeztuko dituzte aurrekontu berriak EAJk, EAk eta EB-IUk. Horien arabera, 10,794 milioi eurotakoa da 2004 urterako aurrikusten den gehienezko zorra. Gainera, nahiz eta 2002ko ekitaldian onartua izan zen, Erromon Gobela Kiroldegia eraikitzeko beste 7,347 milioi euro batu behar zaizkio diru kopuru horri. 18 milioi euro baino gehiagoko gehienezko zorra beraz.
  Kultura 2003-11-20 16:48

Igandetik aurrera, Getxoko V. Euskara Jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri III. Aerobic Maratoia Euskaraz ikuskizunarekin emango zaie hasiera, igandean, Getxoko V. Euskara Jardunaldiei. Esparru guztietan euskararen normalizazioa bultzatu asmoz, guztira 15 ekitaldi antolatu dituzte, abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna ardatz artuta. Besteak beste, antzerkia, musika, umorea, kirola, olerkia eta jokoak egongo dira azaroaren 23a eta abenduan 4a bitartean, umeak, gazteak eta hain gazte ez direnak goza dezaten. Euskara Zerbitzuak eta Kultur Etxeak ez ezik, hainbat elkartek eta erakundek ere parte hartu dute jardunaldien antolaketan.
  Iritzia 2003-11-19 23:02

Irakaskuntza eta Politika - Jokin de Pedro / euskara irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Nire mundua, betitik, irakaskuntza izan da. Sarritan pentsatzen dut pupitrearen alde batean edo bestean eman dudala nire bizitzako denbora gehiena eta, aztertzen hasita, horrelaxe izan da neurri batean.

Bizi izan ditudan urte politikoki gorabeheratsuak kontuan izanda, beti aldaketa bortitzen zurrunbiloan egon naizela begitantzen zait.
  Kultura 2003-11-19 22:28

Erdi Aroko musika eskainiko du Alia taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erdi Aroko musikan berezitua den Alia Música taldeak Redentor elizan emanaldia eskainiko du bihar, Getxoko Udazkeneko Kontzertuak jardunaldien barruan. Emanaldia arratsaldeko zortzietan hasiko da eta sarreren salneurria hiru eurokoa izango da.

Alia Música taldeak hamabost urte baino gehiago ditu. Mundu mailako hainbat leihaketetan hartu du parte eta 'Urrezko Lira' eta '10/10 Classics Today' sariak jaso ditu, besteak askoren artean. Miguel Sánchez edukiko dute zuzendari biharko kontzertuan.

Biharko Egitaraua
  Kultura 2003-11-19 21:51

Hitzaldia emango dute bihar 'Berria'-ko langileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 'Berria'-ko langileak proiektua zertan den azaduko dute bihar, arratsaldeko zazpi t'erdietatik aurrera, Algortako Kultur Etxean (Villamonte) emango duten hitzaldian. Besteak beste, kazetaren egoera, akzioen izenpetxea, orain arte emandako pausuak eta aurrerantzean emango direnak... izango dira mintzagaiak. Horretaz gain, 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxierari buruzko bideoa ikusi ahal izango da. Horretan, elkartasun agerraldiak jasotzen dira, beste askoren artean.
  Jendartea 2003-11-19 21:41

Zinegotzi eta herritarren arteko 'linea zuzena' zabalduko dute internet bidez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udalerriko alderdi politikoekin harreman zuzena izateko aukera edukiko dute, bihartik aurrera, sopeloztar guztiek. Taldeei ez ezik, zinegotziei ere, galderak egin ahal izango dizkiete herritarrek, Sopelako Udalak daukan web orrialdean zabalduko duten komunikazio 'lerro zuzena'-ren bidez, www.sopelana.net helbidean alegia. Alderdi politikoak, gehien jota, aste baten buruan erantzuteko konpromizua hartu dute. Gainera, interesgarritzat jotzen dituzten galdera-erantzunak webgunean agertuko dira.
  Jendartea 2003-11-19 20:45

Erromoko ikastetxe publikoko jolastokia konpontzeko lanak eman ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Udal Gobernu Batzordeak 93.252 eurotan esleitu ditu Erromoko ikastetxe publikoak dituen jolastokiak asfaltatzeko eta estolderia hobetzeko lanak. Iñaki Zarraoa alkateak gaur prentsaurrean jakinarazi duenez, "estolderia eta tuberietan hainbat arazo zituen Erromoko ikastetxe publikoak. Horretaz gain, jolastokiak ez zeuden oso egoera onean". Egin beharreko obrak "oso zailak" ez zirela kontuan hartuta, enkantearen bidez atera dira. Horrela, esleipena jaso duen enpresak bi hilabeteko epean amaitu beharko ditu.
  Politika 2003-11-19 15:09

Algortako gazte bi epaituko dituzte bihar Gernikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gazte eta abertzale izateagatik epaituko dituzte Gorka Oribe eta Txomin Gezuraga.

Gorka eta Txomin Bermeon atxilotu zituzten, apirilaren 18an, 03:00etan, herritik 'Gaztea naiz eta harro nago. Faxismoa burrukatu' mendi ibilaldiaren kanpalekura zihoazenean, hainbat ertzainek eraso eta jipoitu ondoren.
  Politika 2003-11-19 14:59

Itxialdia egingo dute Soto del Realeko euskal presoek Kepa Saratxagari emandako jipoiagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Itxialdia egingo dute Soto del Realen, Kepa Saratxagari funtzionarioek emandako jipoiaren kontra protestatzeko eta Kepa zigor ziegetatik atera dezaten exijitzeko. Astelehenean 'plantea' egin eta aste hau ziegetan itxita egingo dute Soto del Realen dauden 54 euskal preso politikoek, funtzionarioen inpunitatearen aurrean protesta egiteko.
  Iritzia 2003-11-18 23:23

Ni jaio nintzen urtean - Josu Esnaola / Bizarra Lepoaneko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Egitasmo berri bat sortzen den bakoitzean, ez dakit zergatik, baina neure bizitzaren errepasoa egiteko joera izaten dut. Lasai, ez dizuet neure bizitza kontatuko eta. Ni jaio nintzen urtean gertatutako hainbat kontu baino ez ditut aipatuko. Horrela bada, ni jaio nintzen urtean ETAk bere lehen biltzarra antolatu zuen, bertan, besteak beste, hizkuntza proiektu nazionalaren ardatz funtsezkotzat jo eta euskara Euskal Herriko hizkuntza nazional bakartzat aldarrikatu zuen. Ikusten, Garzonek, Del Olmok eta enparauek arrazoi, jatorrizko bekatua, beraz, euskararen inguruko guztiak, heriotzarekin soilik garbi daitekeen hoben, euskararen heriotzarekin, jakina.
  Politika 2003-11-18 23:11

Euskararena ez ezik, Nafarroaren Eguna be ospatuko du Gorrondatxe Kultur Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 3a, Euskararen Eguna izateaz gain, lehenagotik ere Nafarroaren Eguna dela aditzera emateko, hainbat ekitaldi antolatu ditu hurrengo egunetarako Gorrondatxe Kultur Elkarteak. Izan ere, Getxon eta Euskal Herriko hainbat tokitan, euskararen eguna bezala baino ez da ospatu abenduaren 3a, azken urteetan. Hori dela eta, "ospakizun bikoitza" egitera deitzen dute.

Besteak beste, "arrano beltza, katedun bandera gorria eta ikurrina astinduz" Algortako kaleak musika eta dantzarekin alaituko dituzte aipatutako egunean, 19:00etatik aurrera. Horretaz gain, aurretik ere, bi hitzaldi antolatu dituzte. Bata, Gaizka Aranguren Nabarralde elkarteko kidearen eskutik, eta bestea, Floren Aoizek emana; azaroaren 19an (bihar) eta 28an, hurrenez hurren.