Iritzia 2003-11-08 11:07

Eta gazteentzako lokalak?

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Gazteriaren inguruan Getxoko Udalarekiko dudan iritzia guztiz ezkorra da, gazteek ez daukate lokalik guk genituen moduan eta horregatik, kritikak kalera zabaldu dira. Aldarrikatzen dudana 14-21 urte bitarteko gazteentzako bilerak egiteko lokal gehiago egotea, horregatik, Getxoko gazteriarentzako interesa duten gaietan esku-hartzea eskatzen diogu Udalari.
  Iritzia 2003-11-08 11:01

Komunikazioa? - Fredi Paia / bertsolaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Komunikabide berri baten jaiotzan zer gai hoberik komunikazioa bera baino? Komunikazioaren gizartean bizi garela diote adituek. Ekonomia berriaren oinarri dira telekomunikazioen munduaren garapen teknologikoak ahalbideratu dituen kostu murrizpen eta negozio berrietarako aukerak. Lurrikara honen epizentroa; internet. Sarearen bidez lan egiteak erosotasun eta efizientzia biderkatu ditu gure eguneroko zereginetan, mundua lehenago zelakoa zen ere gogoratu gura ez dugula. Informazio fluxuen abiadura eta bolumenak ikaragarri egin dute gora, urrun bizi diren lagun eta lankideekin kontaktuan egoteko zein lanari ekiteko benetako baldintzak orain gutxi heldu dira gure eskuetara.
  Politika 2003-11-08 04:19

Marisa Arruek Zarraoari Jose Luis Francoren ongi etorria oztopatzeko eskatu dio

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Alderdi Popularreko bozeramailea Marisa Aurrek gaitsetzi du gaur arratsaldeko 1etan Algortan ospatzekoa den Juan Luis Francoren ongi etorria. Aurreren iritziz, “fidantzapean askatasunean jarritako ETAko preso bati” omenaldia prestatu dio “Batasunaren inguruak” eta hori dela eta Iñaki Zarraoa Getxoko Udalaren alkateari “balizko gertaeren aurrean getxotarren segurtasuna bermatzeko eta legea bete dadin” lan egin dezan eskatu dio.
  Politika 2003-11-08 00:27

Bihar amaituko da udal zergen igoerari erreklamazioak aurkezteko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udal zerga eta tasen igoera dela eta, erreklamazio orriak Getxoko udaleko erregistroan aurkezteko azken eguna bihar izango da. Joan den astetik, jendearen eskura, sinatzeko jarri dituzten orriak biltzen aritu dira Torreneko bulegoan Getxo Bizia plataformako kideak. Zarama bilketa tasaren %30-eko igoera eta beste tasa eta zerga igoeren baliogabetasuna aldarrikatu nahi dute egitasmo honen bidez.
  Hezkuntza 2003-11-07 23:15

Unibertsitateko bekadunen egoera hobetzeko plana martxan jarriko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Anjeles Iztueta Hezkuntza sailburuak aurretatu duenez, unibertsitateko ikerketa alorrarekin zerikusia duten bekadunen egoera hobetzeko plan bat jarriko dute abian datorren urtean. Iztuetak bekadunen egoerari buruzko diagnosi bat aurkeztu du Gasteizko Legebiltzarrean. Txosten horren arabera, EAEn 1.051 bekadun daude, horietako 979 EHUn, 50 Deustun eta 22 Mondragon Unibertsitatean, eta hilean 110.000 eta 160.000 pezeta arteko diru-saria jasotzen dute, Gizarte Segurantza kotizatu gabe.
  Kultura 2003-11-07 23:06

Kontseiluak akordioak lortu nahi ditu sindikatu eta alderdiekin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Xabier Mendiguren idazkari nagusiak eta Iñaki Lasa ildo politiko-instituzionalkeko arduradunak Bilbon azaroaren 4ean eskanitako prentsaurrekoan adierazi zutenez, Kontseiluak akordioak lortu nahi ditu sindikatu eta alderdiekin, euskalgintzaren aurkako erasoei aurre egiteko.

Euskararen normalizazio prozesua une zailak bizitzen ari da Kontseiluaren ordezkarien ustez. Egoera honen aurrean, alderdi politikoekin eta sindikatuekin "lehenbailehen" harremanetan hastea ezinbestekoa dela iritzi dio Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak.

Kontseiluaren prentsa oharra
  Ekonomia 2003-11-07 22:18

Langabezia gora doa Hego Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Enplegu Institutu Nazionalak (EIN/INEM) jakitera eman duenez etengabe igo da langabezi tasa Hego Euskal Herrian azkeneko lau hilabetetan. Hori adierazten dute urrian jasotako datuek. Hala ere, gorakada ez da parekatua izan lurralde, sexu edota arlo ezberdinetako datuei erreparatzen badiegu.
  Politika 2003-11-07 15:07

Eztabaida politikoa bultzatu gura du Elkarrik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak aurkeztutako egitasmoaren aurrean eta alderdi politiko ezberdinek iragarritako ekimenein bideari jarraituz, "EAEn ireki berri den eztabaida politikoa" bultzatzeko asmoa adierazi du Elkarri mugimenduak. Por la paz y el diálogo en el País Vasco izenburua daukan kaleratutako azken boletinean aipatzen denez, "elkarbizitzarako esparrua hobetzeko jaio diren ekimen anitzek, EAEn inoiz eman ez den eztabaida bidea zabaldu dute".
  Jendartea 2003-11-07 15:07

Getxoko Udalak 4.840 euro ordaindu beharko dizkio kalean erori zen gazte bati

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EAEko Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiaren arabera, 4.840 euro ordaindu beharko dizkio Getxoko Udalak Algortako Geltokiko Plazan egiten ari ziren obretako ohol batekin ostropozu egin eta erori zen gazte bati.
  Politika 2003-11-07 15:06

Irak berreraikitzeko lanak Bush diruz lagundu zuten enpresei eman dizkiete

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri AEB Urriaren 31an argitaratu zen txostenaren arabera, George W. Bush AEBetako presidenteari hauteskunde kanpainan dirulaguntza eman zioten enpresak dira Afganistan eta Irak berreraikitzeko kontratuak lortu dituzten guztiak. Orotara, 8.000 milioi dolar.
  Kirolak 2003-11-07 15:06

Futbol 7 zelaia egingo dute Gorlizko udal kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hainbat enpresek euren eskaintzak aurkeztu ostean, azaroaren 17an amaituko da Gorlizen belar artifizialezko futbol 7 zelaia zeinek egingo duen erabakitzeko epea. 240.000 eurotako aurrekontua dauka Gorlizko Udalak, BBKk eta Bizkaiko foru Aldundiak bultzatutako egitasmoa. Hurrenez hurren, 150.000 euro jarriko dituzte BBKk eta Foru Aldundiak; eta 90.000 euro Gorlizko Udalak.
  Politika 2003-11-06 16:18

Espainiako Udalerrien Federazioan sartuko da Getxo PP, PSE-EE eta EBren botoei esker

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urriaren 31an egin zen udalbatzarran, PPk aurkeztutako mozioa onartu ostean, Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioan (FEMP) sartuko da Getxoko Udala. Popularrenak ez ezik, PSE-EEko eta EBko kideen aldeko botuak ere jaso zituen proposamenak. EAJk eta EAk, aldiz, ezezko botua eman zuten Eudel udal euskaldunen ordezkari bezala jarduteko "aproposagoa" dela argudiatuz.
  Jendartea 2003-11-06 16:13

Uste zen baino garestiagoa izango da Mesedeetako aparkalekuan kotxea uztea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko udalbatzak aho batez onartu zuen ostiralean Mesedeetako kalean egiten ari diren aparkalekuko salneurriak igotzea. "Eraikuntza lanetan izandako ustekabeek obrak garestitu ez ezik aparkalekua zabaltzeko eguna atzeratu beharra ere ekarri dute", Andres Uriarte Hirigintza arduradunak adierazi zuenez. Ondorioz, aurrikusita zegoena baino % 4,8 gehiago ordaindu beharko dute bertan kotxea utzi nahi dutenek; orduko 1,09 euro.