Euskarak 365 egun

Asteburuan bertso-jira Sopelan eta Urdulizen!

Erabiltzailearen aurpegia

Ostiralean Sopelan 20:00etan frontoitik hasita, Maddalen Arzallus eta Aitor Sarriegi bertsolariak arituko dira Gibelurdinek musika taldearekin batera. Larunbatean Urdulizen 13:00ean Txiberri tabernatik hasita, Sustrai Colina eta Uxue Alberdi bertsolariak izango ditugu eta haiekin Koldo eta Unai Etxebarria aita-semeak trikitixa eta panderoarekin.

www.albe.eus

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun