XVI. ABRA SARIA!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE 2017ko urt. 26a, 10:59

Urteroko legez, ABRAko urek aukera emango diete Euskal Herriko sei bertsolari gazteri, bertso-itsasoan igeri eginda, olatu egokia hartu eta plazetaraino iristeko. ABRA SARIAren hamaseigarren edizioa dugu honakoa, eta aurrekoetan bezalaxe, bertsolari gazteak izango dira protagonista.

Hona hemen nortzuk ibiliko zaizkigun aurtengo txapelaren bila: Unai Mendiburu (Algorta), Txaber Altube (Abadiño), Maider Arregi (Oñati), Joanes Illarregi (Leitza), Ane Beloki (Legazpia), Peru Abarrategi (Aramaio). Euskal Herri mailako hiru epailek osatuko dute epaimahaia: Nerea Bruño (Atarrabia), Martin Aramendi (Ataun) eta Joseba Santxo (Getxo). Idazkari-lana Arkaitz Gomezek egingo du, eta aurkezle eta gai-emaile Beñat Vidal arituko da. Ekitaldia otsailaren 17an izango da, bertso-afari baten bitartez (15€). Bertso-afaria Ereagako LA OLA jatetxean izango da, 20:30ean hasita, eta komeni da izena lehenbailehen ematea, jarleku kopurua mugatua baita. Aukera bikaina, beraz, indartsu datozen bertsolari gazteei pultsua hartzeko, Ereaga hondartzaren txoko eder honetan. Etortzeko ustea badaukazu, deitu edo emaildu lehenbailehen. Informazio guztia: http://albe.eus/berriak/578-xvi-abra-saria

www.albe.eus

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun