Unai eta Julio, manitoak!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE 2017ko api. 24a, 13:33

Maiatzaren 5ean, Algortako Ekin tabernan bertso-afari tematikoa izango dugu. Aurtengo gaia Mexiko da, eta bertsotan Unai Iturriaga eta Julio Soto arituko zaizkigu. Ohi bezala, afarira mozorrotuta etortzeko eskatzen dizuegu, horrek asko laguntzen duelako giroa berotzen. Eman izena lehenbailehen festa mexikarrerako! Ez da gatz eta piperrik faltako!

www.albe.eus

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun