Eta hurrengo urratsa...norantza?

Erabiltzailearen aurpegia Algortako gazteak 2015ko abe. 12a, 00:19
Argi dago beharrizanak ditugula, eta are argiago zein diren badakigula. Baina, zelan asetu? Horri erantzuna topatzea da hurrengo asanbladaren helburua. Zailena egina dugu, zerk batzen gaituen definitu dugu, zer nahi dugun argi daukagu. Baina bada beste pauso bat emateko garaia, eta ez izan zalantzarik, emango dugu! Zelan, hori da gakoetako bat. Norantza, bestea.

Hurrengo asanbladan behar dugun hori ezaugarritzera goaz, gure ametsak gorpuztuz, gutxinaka errealitatera ekarriz. Horretarako, denon parte hartzea da garrantzitsua, eta horretarako, noski, zertaz jardungo dugun jakitea ezinbestekoa.

Abenduaren 13ko asanbladan guztion proiektua definitze bidean lehen urratsa ematera goaz. Zein dira proiektu horrek izango dituen ezaugarriak? Aurrekoan bi klabe jarri genituen mahai gainean: zabala eta iraunkorra izango da. Baina hortik haratago joateko beharra eta nahia daukagu denok, beraz, goazen eztabaidara!

Horrez gain, funtzionamendu ereduaren oinarriak finkatzen ahaleginduko gara, denontzat eta denona den proiektuaren funtzionamendua klabe delako gazte guztion parte hartzeko aukerak bermatzeari begira.

Beraz badakizu, gaur gabaz, koadrilarekin astindu buruak eta ez izan zalantzarik, etorri! Eta lasai egon, orain arte indabada bezalako egunetan erakutsitako aldartea presente egongo da asanblada honetan ere, eztabaida aspergarriak ez ditugu gustoko!

Lehen pausoa zelan eman argitu dugu beraz. Ez dezala inork zugatik erabaki norantza emango dugun.

  • Data: Abenduak 13
  • Ordua: 20.00ak
  • Lekua: Txiki Otaegi/San Nikolas plaza
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun