2016/05/25 19:30

Gazte prekarietatea, alternatiba ekonomikoak eta sindikalgintza

Gazte prekarietatea, alternatiba ekonomikoak eta sindikalgintza
Danontzat gaztetxea, Plentzia
Hurrengo ostegunean mahain ingurua izango dugu Euskal Herriko hainbat sindikatuko kide desberdinen eskutik: Arantxi Sarasola (LAB), Endika Alabort(CNT), Igor Mera (ESK) eta Itziar Larrazabal (ELA). Mahai inguruan bi gai jorratuko ditugu. Alde batetik, prekaritatearen aurrean zein izan behar da sindikatuen papera. Bestetik, alternatiben herrian proposatuko ereduan zein izan daiteke sindikatuen papera. Hau da, bizi garen sistema ekonomikoan prekarietatea eta malgutasuna gero eta handiagoa da. Horrek eragina izan du eredu sindikalea eta borroka moldeetan. Bestetik, hainbat gazte alternatiben herrian planteatuko ereduari jarraituz, sistemarekiko pitxadura sortzeko lan alternatibak sortzeari ekin diote. Guzti honek eredu sindikalean eragina dauka? Sindikatuak bigarren maila batean gelditzen dira? Sindikalgintzaren erronkak zeintzuk dira? Besterik gabe, bertan elkar ikusiko dugulakoan.