Gazte prekarietatea, alternatiba ekonomikoak eta sindikalgintza

Erabiltzailearen aurpegia

Hurrengo ostegunean mahai-ingurua izango dugu Euskal Herriko hainbat sindikatuko kide desberdinen eskutik: Arantxi Sarasola (LAB), Endika Alabort(CNT), Igor Mera (ESK) eta Itziar Larrazabal (ELA). Mahai-inguruan bi gai jorratuko ditugu. Alde batetik, prekarietatearen aurrean zein izan behar da sindikatuen papera. Bestetik, alternatiben herrian proposatuko ereduan zein izan daiteke sindikatuen papera. Hau da, bizi garen sistema ekonomikoan prekarietatea eta malgutasuna gero eta handiagoa da. Horrek eragina izan du eredu sindikalean eta borroka moldeetan. Bestetik, hainbat gazte alternatiben herrian planteatuko ereduari jarraituz, sistemarekiko pitxadura sortzeko lan alternatibak sortzeari ekin diote. Guzti honek eredu sindikalean eragina dauka? Sindikatuak bigarren maila batean gelditzen dira? Sindikalgintzaren erronkak zeintzuk dira? Besterik gabe, bertan elkar ikusiko dugulakoan.

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun