Euskal Errepublika?

Erabiltzailearen aurpegia

Gorliz, Berango eta Plentzia, Abantorekin batera, izan dira pandemia garaian etxebizitzak gehien garestitu dituzten Bizkaiko herriak. Uribe Kostan hainbat gaztek eta familiek etxebizitza eskuratzeko arazoak bazituzten, egoera okertu egin da.

Arazo horrekin lotura zuzena dauka 2015eko Lurzoruaren Legeak: Madrilek irizpide orokorrak markatzen ditu, HAPOak eraikitzaile handien menpe jartzen dira, ondare naturala hondatzen da, eta tokiko komertzioa itotzen duten saltoki handien alde egiten da.

Mediterraneoan edo Estatuko beste herrietan egindako sarraskia ikusita –itsasertzeko urbanizazio edo hotelak, adibidez–, gure egoera hain txarra ez dela uste dugu. Inozoen kontsolamendua, askoren gaitza.

Gurean, SopelMar edo Lemoizko zentral nuklearra ditugu, eta horren lurrak «itzuli zizkiguten», baina ez Lemoizko herriari, eta horien kutsadura maila ezagutu gabe; kostaldean egindako anabasaren kostua gure poltsikotik ordaindu beharko dugu, beste behin. Bitartean, Madrilek aginduta, Plentziako futbol-zelaiaren kontzesioa bost urte barru bukatuko da. Nork uler dezake?

Eskumenak bai, baina 78ko erregimenaren mugen barruan; dependentziaren kostuak ikaragarriak dira, aska ditzagun amarrak.

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun