2016-10-12 02:00

Egin ditzatela behingoz maletak

Erabiltzailearen aurpegia Algortatik Hanka
Gaurkoan, ez dugu ezer ospatzeko!

Urriak 12.  Batzuentzat, hispanitatearen eta espainiar izaeraren exaltazio eguna. Guardia Zibilarentzat ere, kuartelak bandera espainiarrez inguratzeko eguna izateaz gain, euren patroia den Pilarikaren eguna ospatzen dute.

Amerikar indigenek bezala, euskal herritarrok ere, gaurkoan ez dugu ezer ospatzeko. Ez dugu ezer ospatzeko, Guardia Zibilak bere izaera eta espainiartasuna goraipatzen duen honetan, ezin dugulako ahaztu izaera arrotz hori inposatzeko erabilitako mekanismo eta jardun errepresiboa: tortura, erailketa, bahiketa, jipoiak, mehatxuak, jarraipenak, jazarpena, kontrola…

Hau izan da Guardia Zibilak Euskal Herritarroi eskainitakoa. Horregatik, euren maletak hartu eta herri honetatik alde egiteko ordua heldu zaie. Konsziente gara gatazkaren “konponbidean” aurrera egiteko eta Euskal Herria “normalizatu” batean bizi ahal izateko, Guardia Zibila gure herritik kanporatzearen beharraz. Eta konsziente gara baita ere, euren jardun errepresiboaz jakitun izanik, Guardia Zibilaren presentziak herritarron oinarrizko giza eskubide, zein eskubide politiko eta zibilen kontra jotzen duela zuzenki.

Ondorioz, Euskal Herriaren desmilitarizazioan aurrera egiteko herri presioak paper oso garrantzitsua jokatzen du. Horregatik, martxan dauden eta etorkizunean martxan jarriko diren dinamika, mugimendu eta mobilizazioetan parte hartzeko gonbitea luzatzen diogu euskal jendarteari. Denon artean lortuko baitugu!

Indar okupatzaileak Euskal Herritik kanpora!

Egin ditzatela behingoz maletak!

2016ko urriaren 12an

ALGORTATIK HANKA

Indar Okupatzaileen Kontrako Mugimendua

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa