Erromoko Kultur Etxea, Getxo
Martxoaren 8a gertu daukagu eta aurten, Algortako Bilgune Feminista eta Itzubaltzetako Emakumeon Asanbladarekin elkarlanean, hitzaldi sorta bat antolatu dugu. Gaia: feminismoa eta euskara izango da eta honakoak dira hitzorduak:
- Martxoaren 6an: Izena eta izana ezbaian gida praktikoaren aurkezpen – solsaldia egingo dugu Bilgune Feministako kide den Amaia Agirrerekin. Hitzordua, 19:00etan Erromoko kultur etxean izango da. Pertsona izenek duten balio sinboliko eta eraikitzailearen inguruan arituko gara: egungo izendegiaren arautzea ikuspegi feministatik, izenen binarismoa, izenen aukeraketa, ponte – izenak…
Bizarra Lepoanek ere ekarpena egin nahi dio Emakumeon Nazioarteko egunari eta gainera euskararen ikuspegitik. Bide batez, martxoaren 8an egongo diren mobilizazioetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.