2017/03/27 - 2017/03/30

Bizarra Lepoanen bulegoan: Martikoena kalea 16, 2. solairua - 4. bulegoa Getxo 2017-03-13 12:53

Bapiruke Udaberriko Koloniak

Erabiltzailearen aurpegia Bizarra Lepoan
10:00 - 13:00
Aste Santuan Bapiruken euskarazko aisialdi ekintzak antolatuko ditugu. Apirilaren 10etik 21era (apirilaren 10, 11, 12, 18, 19, 20 eta 21ean). Egunero 9:00etatik 13:30ak arte; apirilaren 11n eta 19an 9:00etatik 17:00ak arte (irteera egunak). Norentzat: 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Non: J.B. Zabala eskolan (Algorta) eta Romo eskolan. Izena emateko epea: bazkideek martxoaren 27an eta 28an eta bazkide ez direnek martxoaren 29an eta 30ean. Izena emateko ordutegia: egunero 10:00etaik 13:00ak arte; 28an eta 30ean arratsaldez ere, 16:30etatik 18:00ak arte. Prezioa: bazkideek 35 euro, bazkide ez direnek 55 euro eta gutxieneko errenta Getxon jasotzen dutenek *10 euro ordaindu beharko dituzte (*Lanbideren ziurtagiria eta NANaren fotokopia ekarri behar dute). Izena emateko: inskripzio orriak (bi orri) bete eta sinatu behar dira (bulegoan ere bete daitezke) eta gure kontu korrontean ingresoa egin ostean (Euskadiko Kutxa: 3035 0108 06 1081032766) agiriarekin eta osakidetzako txartelaren fotokopiarekin bulegora etorri behar da. Izen emate ordenean beteko dira lekuak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa