2017/06/17 9:30ean

Betiko Getxo ibilbide toponimikoa

Betiko Getxo ibilbide toponimikoa
Andra Mariko kiroldegian, Getxo
Urtero bezala, ibilbide toponimikoak egingo ditugu eta zapatuan, ekainaren 17an Betiko Getxo ibilbidea egingo dugu. Goizeko 9:30ean geratuko gara Andra Mariko kiroldegiko atean. Ibilbide hau bizikletaz egingo dugu. Bizikleta ez daukazuenok aldez aurretik abisatu beharko diguzue. Getxoko udalaren Getxobizi zerbitzuaren bizikletak erabiliko ditugu. Ibilbideak euskaraz dira eta doan. Ibilbideak eskatzeko deitu 688.635.350 (Jon) telefonora edo idatzi getxo.toponimia@gmail.com helbidera. Animatu eta eman izena!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun