2018/09/17 - 2018/09/28 Egunero 10:00 - 14:00. Astearte + ostegunak 16:30 - 18:00

Begirale ikastaroan izena ematea

Begirale ikastaroan izena ematea
Bizarra Lepoanen bulegoan. Martikoena kalea 16, 2. solairua - 4. bulegoa (Algorta), Getxo
Bizarra Lepoan euskara elkarteak eta Bizkaiko Urtxintxa eskolak Aisialdiko Begirale ikastaroa eskainiko dugu. Ikastaroa 2018ko urritik 2019ko maiatzera bitarteko zenbait asteburutan burutuko dugu. Guztira 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko egingo ditugu. Ikastaroa euskaraz izango da eta parte hartzeko baldintza bakarra 18 urte beteta izatea edo praktikak hasi baino lehen beteta izatea. Prezioa 450 eurokoa da, aterpetxeen prezioa barne. Izena emateko epea irailaren 17tik 28ra izango da eta bankuko abonarea (ES54 2095 0233 10 9102257479), NAN fotokopia eta argazki bat ekarri beharko dituzu gure bulegora. Goizez 10:00 – 14:00 ordugegian egongo gara egunero eta astearte + ostegunetan arratsaldez ere 16:30 – 18:00 ordutegian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun