Kirolaz gozatzeko kirol proposamen integrala

Erabiltzailearen aurpegia EHBildu Leioa 2015ko mai. 21a, 16:46

Kirolak potentzial sozial handia du, berari probetxurik atera gabe ezin ibili, eta bultzatu beharrekoa. Hala ere, gaur egun Leioan ez dago kirol politika seriorik ezta udalerriak behar duen tamainakorik. Gainera, Pinosoloren porrotak eta Sakoneta kiroldegiak pairatutako utzikeriak egoera larria sortu dute, bai erabiltzailentzat nola kirol elkarteentzat.
Leioa, kirol talde ugari dagoen 30.000 biztanle baino gehiagoko herria da. Hala ere, EAJk aurrera daraman kirol politika 5.000 biztanle dituen herri baten tamainakoa da, kirol taldeei dirulaguntza batzuk banatzera eta kirol instalazioen eredu ez erangikorra erabiltzera mugatzen dena.
Irailean abiatu genuen prozesu parte hartzailean oinarrituta, EHBildu Leioakook kirol taldeetako hainbat kide eta kirol instalazioen erabiltzaileekin kirol arloko proposamenak lantzen ibili gara. Lortu dugun emaitza Leioarentza kirol politika integrala jasotzen duen proposamena da, zazpi proiektu eta proposamen zehatzetan gauzatuko dena:
1. Sakonetari oinarrizko erreforma egitea: erabiltzaileei eta kirol elkarteei baldintza duinak izaten bermatuko diena, kiroldegi berria eraiki arte behinik behin.
2. Kirol Dinamizatzailea eta Kirol Mahaia: Kirol Dinamizatzailea postua sortuko da eta Kirol Elkarteek, erabiltzaileek eta udalak osatutako Kirol Mahaia eratuko da, denon artean adostutako kirol politika abian jartzeko.
3. Kiroldegi berria: Kirol Mahaiaren bidez prozesu parte-hartzaile bat martxan jarriko da, kiroldegi berriaren ezaugarriak definitzeko eta bera eraikitzeko aurrekontuetako konpromisoak zehazteko.
4. Kirol ekipamenduen gaineko Plan ingtegrala: Kirol Elkarteek dituzten beharrei erantzuna eman behar zaie. Zelan? Erabiltzen ez diren kirol ekipamenduak erabiliz, Ondizeko probalekua kasu, eta bestelako leku publikoak bilatuz kirol jarduerak burutzeko.
5. Eskaladarako Herri Gunea: Ondizeko Probalekura Bulderra eraman, eta han, erabilera anitzeko gunea bihurtua, Eskaladarako Herri Gunea sortuko dugu.
6. Auzoetan Kirol Guneak: Auzoetako erabilera anitzeko guneez baliatua, kirol guneak martxan jartzea.
7. Ofizialtasunaren alde: Udala parte aktibo bihurtuko dugu Euskal Selekzioen aldeko apostua egiteko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun