Andra Mari ez ukitu!

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Getxo 2017ko urt. 16a, 13:23

Ibarbengoako parkingaren kontrako horma sendoa eraikitzen ari da azken egunotan Tosu Betirakok aurrera eramandako dinamikari esker. Gero eta getxoztar gehiago daude/gaude parkingaren kontra arrazoi ugari direla eta; alde batetik, uste dugulako ez dituela atxitutako funtzioak beteko, Urdulizeko ospitalera begirako disuasio funtzioa alegia eta bestetik, bertako parkinga Andra Mariko balizko urbanizatze bati ateak ireki diezazkiolako.

Benetan inork uste al du parkingak Andra Mariko auzokideen beharrak asetuko dituela? Ibarbengoako geltokia eginda dago eta bere zabalera eskatzen dugu baina inolako parking egin gabe. Gainera, 2008tik HAPO-rik gabe ari da lanean udal gobernua eta arriskutsua eta erabat salagarria da herri baten oinarria den HAPOa ez izatea Getxo bezalako udalerri batek. Horma sendo bat eraikitzen ari da parkingaren aurka, bai, eta horma horren oinarria herritarren mobilizazioa eta protesta izango da. Horregatik, dei egiten diegu herritarrei Ibarbengoako Parkingaren aurkako Erresistentzia akanpadan parte hartzeko, baita 21ean, eguerdiko 12:00etan, Telletxetik aterako den manira joateko ere. Bertan elkar ikusiko dugu!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun