2019/01/26 12etan

Letxuga-kimuak banatuko ditugu Romo-Areetan eta Algortan

Letxuga-kimuak banatuko ditugu Romo-Areetan eta Algortan
Romoko Xake enparantzan eta Algortako telletxe plazan, Getxo
Hil honen 26an, Algortako Telletxe enparantzan eta Romo-Areetako Xake enparantzan egongo gara eguerdiko hamabietatik aurrera Udal Gobernuarekin hondakinen inguruan lortu ditugun neurriak jendeartean partekatzeko eta letxuga-kimuak banatzeko. Aurrera goaz gure ingurumenarekin hartu dugun konpromisoarekin eta ez dugu hutsik egingo. 2018. urteko amaieran udal gobernuarekin akordio bat lortu genuen hondakinen politikan aurrepausuak emateko. Akordio honetan jasotzen diren neurriak Hondakinen Udal Forora eraman genituen proposamenak dira eta, laburbilduz, hauexek dira: organikoaren bilketaren aldeko kanpaina indartsu bat egitea etxez etxe, gure udalerrian konpost gune bat ezartzea eta tasen azterketa egitea hobarien bidez gaikako bilketa egiten duten herritarrak saritzeko. Guk proposatutako neurri hauetaz gain Udal gobernuarekin sinatu dugun akordioan kontenedoreetan ahoak zabaltzea aurreikusten da poltsak sartzea errazteko. Gure apustua argia da: zero zabor politikan aurrepausuak ematea, gaikako bilketa sustatzea eta, azken finean, gure ingurumena zaintzea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun