2019/02/02 11etan

Frankismoko biktimen omenaldia bihar Galeako pasealekuan

Frankismoko biktimen omenaldia bihar Galeako pasealekuan
Galeako pasealekuan, Getxo
Frankismoko biktimen omenaldia bihar Galeako pasealekuan Udalak bihar goizeko hamaiketan Galeako pasealekuan, Gerra Zibileko eta frankismoko biktimak omenduko ditu. EH Bilduk ekitaldi honetan parte hartuko du, orain arte egin izan duen bezala, eta hala, gure aitortza eskainiko diegu altxamendu faxista eta Francoren diktadurako biktima guztiei. Hala ere, gobernu taldeak arlo honetan garatzen duen politikaren gaineko ezadostasuna agerian utzi nahi dugu, aurpegi bikoitza erakutsi izan baitu biktimen eta memoriaren ildoaren gainean. Lan handia egiteko dago oraindik arlo honen inguruan eta denon erantzukizuna da zutoinak jartzea Gerra Zibileko eta frankismo garaiko biktimek eta haien senideek zor zaien omenaldia, aitortza eta justizia jaso dezaten. Horregatik guztiagatik nabarmendu beharrean gaude Galeako urteroko ekitaldia egitearekin ez dela nahikoa. Zer egiten du udal gobernuak eta Alkateak altxamendu militarra eta ondorengo diktadura urteetako errepresio basatia pairatu zuten auzokideen erreparazioa lortzeko? Zer nolako harremana izan dute errepresaliatuen senideekin? Zer nolako lanak sustatu dituzte biktimen zerrenda zehatza eratzeko? Gobernuak ekimenik aurreikusita al dauka Francoren tropak sartu zirenean errepresaliatuak izan ziren udal langileei aitortza eta erreparazioa emateko? Hitzez gain, ekintzak ezinbestekoak dira. Hala ta guztiz ere garrantzitsua iruditzen zaigu biharko omenaldi honetan parte hartzea eta deia egiten dizuegu Galeako pasealekura bertaratzeko
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun