Politika 2017-05-18 14:02

Gaueko margolari koldarren jarraitzaileei

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Mostajo Galduroz

Euskadin ETAren amaiera dela eta aro berri bat zabaldu dela aldarrikatzen dugun honetan, bake egoera batean ez garela bizi entzun diot Iker Casanova EhBilduko legebiltzarkideari gaur goizean Onda Vascan izan duen elkarrizketan.

 Casanovak esan duenez, Euskadin Giza Eskubideak urratzen dira oraindik eta beraz, ezin da bakeaz hitz egin. Ados nago neurri handi batean bere adierazpenekin, baita adibidetzat jarri dituen gertaeren zentzugabekeriekin, adibidez, Altsasuko gertaera terrorismo legearekin epaitzea. Adierazgarria iruditu zait ordea, elkarrizketa berdinean, Ernaik aurreko astean egindako erasoak (tartean Algortako Batzokiari egindakoa) zelan leundu dituen; komunikabideei ekintzari emandako trataera gehiegizkoa izan dela leporatzeaz gain, erasoak erasotzat kalifikatzea ere kritikatu egin die, ernairen ekintza ez kritikatzearekin batera. Nola esan dezake gizartearen sektore politiko bat ordezkatzen duen hautetsi batek, gizartearen beste sektore politiko bat ordezkatzen duen alderdi politiko baten egoitza batean margoa botatzea edota zaborra botatzea erasoa ez denik? Erasoa ez bada, zer da? Kalte materialak ez al ditu eragin? Akordio demokratiko bat kritikatzeko, politika eta elkarrizketa erabili beharrean, alderdi politiko baten egoitzan kalte materialak eragitea, ez al da demokraziaren aurkako eraso bat? Ez al du erasoak alderdiarekin identifikatzen garenon adierazpen askatasuna mugatu nahi? Ezker Abertzaleak oraindik bere gazteriaren DNAn txertatuta dituen eslogan “belikoak” (“zuek zarete erraustuko dugun hurrengo zaborra”, “zuen burua gure jopuntu”, “tiro al facha”…) eta zenbait ekintza ere kalifikatu beharko lituzke, izan ere, horrelakoengatik ere ez gaude normaltasun egoera batean legebiltzarkide jauna.

 (Hiruka-ko 95.zenbakian argitaratua)

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Hodei Erantzuna | #1

Atzo Errekaleorren ertzainen jarrera bake egoerakoa iruditzen zaizu?
Zenbat EAJko kide zauritu zituzten zuk salatzen duzun "eraso" horretan? Atzo Errekaleorreko zenbait auzokide zauritu zituzten, berriz.
Noizko bortizkeria poliziala salatzen duen artikulu bat? Jaten ematen dizut eskuari hainke egiteko auzardia eukiko duzu?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa