Bazkal osteko euskara

Erabiltzailearen aurpegia

Duela 20 urte jazo zen. Erromoko euskaltegian nintzela, ezustean itaundu zidan irakasleak: “Guiller, zergatik hasi zara euskara ikasten?”

Gorriturik eta totelka, bere jakingura asebete nuen bi hitzez: “Etxeko minagatik”. Barneko huts hura sentitua nuen zenbait hil lehenago Lanzarote irla izugarrian, non etxeko mina arintzearren euskara ikasteari ekin nion, euskal hitzak zein aditzak penarako antidotoak bailiran. Euskara bazkal osteko postrea zen, La Voz de Lanzarote egunkarian kazetari nuen lanari lotu aurretik. Horrela, Lanzaroten, urruntasunean, itsasoari so, euskararekiko motibazioz zipriztindu nintzen. Gaurdaino.

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun