Lemoizko udal hautetsien adierazpena

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz 2017ko api. 29a, 23:12

Lemoizko udal hautetsiek erabakitzeko eskubidearen eta maiatzaren 7ko herri galdeketaren aldeko jarrera erakutsi dute adierazpen baten bidez.

Uribe Kostako beste bost herritan bezala gaur eguerdian Lemoizko udal hautetsiek agerraldia egin dute adierazpen bat irakurtzeko. Euskal Herriaren historian zehar burujatzearen defentsa hainbat aldiz egin duten herri ordezkariekin bat eginez, erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute udal hautetsiek. Halaber, maiaztaren 7an Lemoizen egingo den herri galdeketarekin bat egin dutela eta parte hartuko dutela adierazi dute. Adierazpena 1979tik gaur egunera arte udalean izan diren alderdi politiko guztietako 46 alkate eta zinegotzik sinatu dute.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun