"Jantzari" dokumentala, Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Argia 2021ko aza. 9a, 13:40

"JANTZARI: Tradizioa eta parekidetasuna" izeneko dokumentala Getxora ekarriko du Itxas Argia Dantza Taldeak.

Azebarrin elkartuko gara azaroaren 19an, ostiralez. Sarrera doakoa da baina izen ematea derrigorrezkoa izango da aforoa bete arte (lagun bakoitzak bi sarrera hartu ahal izango ditu). Izen-emateak: https://labur.eus/jantzaridokumentala

AZAROAK 19, OSTIRALA

  • 19:00 | Ateak irekitzea
  • 19:30 | Dokumentalaren aurkezpena
  • 19:35 | Dokumentalaren proiekzioa
  • 20:45 | Mahai-ingurua
 

Sinopsia

2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.
Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun