2016-03-25 19:57

Ikastolak eta etorkinak

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Tellitu Azken asteetan adierazpen ugari egin dira atzerriko jatorria duen ikasleriari eta haien eskolatzeari buruz, eta ia adierazpen guztietan itunpeko eskolei kolektibo horrekiko inplikaziorik eza leporatu zaie. Adierazpen horietako askotan ikastolei zeharkako eta zuzeneko akusazioak egin bazaizkigu ere, ikastolok argi daukagu ikasleria honen eskolatzea herri apustu bat dela, hezkuntza eragile guztiok konpromisoa izan behar dugula horretan eta geure erantzukizunak bete behar ditugula.
  Iritzia 2016-03-18 23:39

Hezkuntza legearen premiaz

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Tellitu

Hautsi egin nahi dugu Espainiako eta Frantziako hezkuntza sistemek gurean txertatutako publiko/pribatu dikotomia zaharkitua; eztabaida hori behingoz gainditu, eta Hezkuntza Zerbitzu Publikotik abiatuta marraztu nahi dugu etorkizuneko hezkuntza sistema. Lege bat behar dugu guretzako nahi dugun hezkuntza sistema definitu eta besteak beste gai hauek zehazteko: aukera berdintasuna eta ekitatea, euskaran ardazturiko hezkuntza eleanitzaren aukera, konpetentzia digitalaren garapena, ikastetxeen ebaluazioa, edota benetako doakotasuna eta aukera berdintasuna ahalbidetzen duen finantzazio eredu ekitatiboago bat, esate baterako.

  Iritzia 2015-11-26 14:04

Hezkuntza sistema propioaren alde, larunbatean Bilbora

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Tellitu

Hezkuntza sistema propioaren alde, larunbatean Bilbora

Euskal Herrian behar eta nahi dugun Hezkuntza Sistema Propioa eraiki nahi dugu, besteak beste LOMCE bezalako mehatxuek gugan eraginik izan ez dezaten. Baina, bereziki, nahi dugun herria eta nahi dugun hezkuntza geuk eraiki, kudeatu eta aurrera ateratzeko. Hau aurrera eramateko tresnarik eraginkorrena hezkuntza burujabetza osoa eskuratzea eta gure bide propioa egitea da

  Hezkuntza 2015-11-03 16:41

Lur eta Amets. Euskal Herriaren Historia egitasmoa kalean da

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Tellitu

Lur eta Amets. Euskal Herriaren Historia egitasmoa kalean da

"Lur eta Amets, Euskal Herriaren Historia" egitasmoa kalean da, Ikastolen Elkarteak, Elkar-ek eta Katxiporretak elkarlanean abiarazitako proiektua

  Hezkuntza 2015-10-19 13:07

Ziurgabetasuna aukera bilakatu behar dugu euskal hezkuntzan

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Tellitu

Ziurgabetasun egoera bizi du euskal hezkuntzak. Erasoak etengabekoak dira. Baina ziurgabetasun hau aukera bilakatu behar dugu. Etorkizuna gaurdanik eraikitzen da, askok eta askok atzo egindako lana oinarri hartuta. Eta ez da etorkizun duinik izango, horren alde mugitzen ez bagara.