Garoña itxi orain eta betiko!

Erabiltzailearen aurpegia LAB 2017ko ots. 22a, 11:29

Bihar, otsailak 23, kontzentrazioa Algortan Iberdrola bulegoaren aurrean, Basagoiti etorbidea, 64. Goizez: 12:00 - 13:00, arratsaldez: 18:00 - 19:00. Deitzaileak: LAB, Ekologistak Martxan eta Greenpeace.

Txernobilen eta Fukushiman itzelezko hondamendi humano  eta ekonomikoa ikusita (800.000 hildako, 700.000 milioi euroko galerak, 500.000 desplazatu...), ezin dugu Garoña berriro zabaltzerik onartu.

Istripu nuklearra gertatuko balitz, hobe ez pentsatzea zer gertatu ahal zaigun: milaka hildako, jende asko gaixorik bizitza osorako, Zadorra edo Ordunteko urtegietatik edaten dugun ura kutsatuko litzateke, Ebroko arro osoan ezin izango litzateke ureztatu, etxebizitzek eta enpresek balio handia galduko lukete...

Endesaren eta Iberdrolaren bezeroei argi eta garbi jakinarazi behar diegu Garoña orain eta betiko ixteko benetako boterea beraiek daukatela. Enpresa hauek hizkuntza bat baino ez dute ezagutzen, DIRUARENA, beraz bere hizkuntzan hitz egingo diegu: "Bizitza garbia eta nukearrik gabea nahi dut nire herriarentzat, nire lagunentzat, nire senideentzat, nire seme-alabentzat, niretzat...Zuena negozio zikina da eta aski da!. Hemendik aurrera nireak izango dira lehenengoak:soilik energia berriztagarriak eskeintzen dituen enpresa batera joango naiz".

www.garonarekinmoztu.net

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun