Mozal legea gaitzesteko protesta antolatu dute apirilaren 17rako Bizkaiko gazte eragileek

Erabiltzailearen aurpegia Paul Laka 2015ko api. 12a, 22:30

Dagoeneko onartu dituzte Herritarren Segurtasunerako Legea eta Zigor Kodearen erreforma berria, “Mozal Legeak”, eta laster sartuko dira indarrean. Lege hauek egungo ereduaren krisiak sortutako giroari aurre egitea dute helburu, borroka soziala errotik ezabatzeko helburuarekin. Horren guztiaren aurrean, Bizkaiko gazte eragileek antolatzeko beharra ikusi dute, eta mobilizazio egun bat antolatu dute: apirilaren 17a, ostirala. 18:30etan Bilboko Moyua plazatik aterako den herrialde mailako gazte ekimen-manifestazioan parte hartzera deitu dituzte gazte bizkaitar guztiak, eta buruberokiak eramatea eskatu dute.

Deialdiarekin bat eginez, Uribe Kostako hainbat gaztek bideo hau grabatu dugu:

Honen bidez, aberatsak gero eta aberatsago bihurtzen diren heinean, "mozal legeak" prekarietatean murgiltzen goazen gazteak isilik mantentzeko erabiliko dituztela salatu nahi izan dugu.

Beraz, Uribe Kostatik ere gazteak Bilbora hurbilduko gara apirilaren 17an. Lotuta, isil nahi gaituzte. Ebaki mozala!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun