Sendabelar ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Uribe Kostako Berbalagunak 2016ko ots. 24a, 10:34

Uribe Kostako berbalagunok Sendabelar ikastaroa antolatu dugu martxoaren 5 eta 12an (larunbatak) egiteko, 10:00etatik 13:00etara, Gorlizko Sertutxenan. Irakaslea: Mentxu Amunategi bermeotarra. Hona hemen programa:

1. egunean irteera bat inguruko landareak ezagutzeko, eta bide batez aprobetxatu berbalagun bakoitzak herbarioa egiteko (bakoitzak artaziak ekarri beharko ditu). Ikusi-batutako landareekin eta egunkariekin osatuko dugu liburuxkatxo bat: herbarioa

2. egunean ukendu bat egingo dugu, parte-hartzaileen artean adostutako ukendua, eta aukera izango dugu landareekin prestatutako zerbait dastatzeko.

Izena eman nahi baduzue, bidali e-mail bat zuen izen-abizenekin eta telefonoarekin helbide honetara: ukberbalagun@gmail.com
Animatu!!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun