Abenduak 6, Uribe Kostako gazteok Durangora!

Erabiltzailearen aurpegia ernai Uribe Kosta 2015ko abe. 2a, 16:32

Bagoaz! Eta ez gaitzatela itxoin afaltzeko! Hori da gure mezua kateatzen gaituen estatu espainol inposatzailearentzako. Bere eskuetan dituen erreminta guztiekin gu, euskaldunak, emakumeak, langileak, gazteak, kateatuta mantendu nahi gaitu. Euskaraz bizitzeko hautua egin dugulako, etengabekoak dira gure hizkuntzaren kontra aurrera eramaten dituen erasoak. Eskubide zibil eta politiko guztien aldeko defentsan antolatu garelako, inoiz baino bortitzago erabiltzen dute mozala. Sasi-trantsizioan adostutako konstituzio horrekin beti apurtu izan dugulako, erabiltzen du estatuak herrien zapalkuntza bermatzeko.

Horren aurrean, argi dugu etorkizuna gure gain dagoela. Inoren zain egon gabe, guk hartuko ditugun erabakiek eramango gaituzte herri honen askatasunera. Zapalkuntza guztien aurrean altxatu eta lotuta mantentzen gaituzten kateak apurtzeko garaia da.

Horregatik, Uribe Kostako gazteok ere abenduaren 6an Durangon egongo gara, euskal estatu sozialista eta feminista eraikitzea posiblea dela erakutsi eta zapaltzen gaituen estatu espainolaren aurrean gure bide propioa egiteko prest gaudela aldarrikatzeko. Bagoaz!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun