Animaliak opari gisa - Julen "Nafa" / ikaslea.

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 25a, 23:32
Gabonak heltzear dira aurten ere, eta jada, hasiko gara urte guztietako kontuekin, erregaluak direla eta, leku batetik bestera dirua botatzen...

Askotan, orijinala izatearren, era guztietako opari exotikoak erosten ditugu, hauen ondorioetan erreparatu gabe. Beraz, gabon zoriontsu hauek ez dira tamalez hain irrigarriak gertatzen edozein izakiren bizitza arriskuan jartzen dugunean, pertsona askok animaliak oparitzeko bururapena izaten baitute, orijinala izan nahian edo.
Lehenik eta behin, bi eratako animaliak erregalatuak izango direla esan dezakegu: animali arruntak eta exotikoak. Zoritxarrez gutxi batzuk izaten dira animalia hauek adoptatzen dituztenak, erosi beharrean, nahiz eta txakurtegietan milaka txakur eta katu hil zorian egon. Itxura denez, benetan axola zaiguna dirua nolanahi ere gastatzea da, “kalitatezko” erregaluak egin eta gure kontzientzia lasai mantentzeko.

Animalia 'arrunta' oparitzean, txakur bat adibidez, algarekin hartuko dugu animalia gizajoa, hain txikia izanda, egun osoan ibiliko gara ferekatzen. Baina txakur batzuk tamaina handia hartzen dute eta barre algara haiek arazo bilakatzen dira, pisuan ez baitzaigu sartzen horrelako animalirik. Honela, errepide ertzetan uzten dituzte, bere umeekin solasean ibiltzen zen txakur bera zela ahantziz.

Hala eta guztiz ere animali exotikoak izaten dira kalte handienak pairatzen dutenak; ohianetan harrapatu eta garraiatzerakoan animali 'ale' erdia baino gehiago hil egiten baitira, bidai baldintza gogorren ondorioz.. Baina guri, dendan loro kuttun bat ikusterakoan grazia egiten digu eta berdin zaigu soldata gastatzea horrelakoetan, baldin eta gure oparia bereziena den. Oparia jaso duenak noski, irrifartsu, eskerrak eman eta kaiola batean sartuko du. Hurrengo egunean lanera joango da eta altzari bat balitz bezala, bisitak entretenitzeko erabiliko du animalia.

Esanak esan, aurten opari bat egiteko asmotan daudenei gomendio bat: animali bat erosi beharrean, Donostiako suhiltzaileen egutegia eros dezatela. Askoz orijinalagoa da batipat, eta animaliekiko errespetagarriagoa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun