200 ikaslek euskaraz ikasi nahi dutela eskatu dute Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 3a, 23:06
Abenduaren 2a, euskararen aldeko protestaldi nazionala zela aprobetxatuz, Ikasle Abertzaleak taldeak 'Euskaraz ikasi, euskaraz bizi' lelopean manifestazioa antolatu zuen Leioako campusean. Manifestazioa eguerdiko 13.00etan egin zen 200 ikasle inguru bilduz.
Euskal Herrian euskara hizkuntza ofiziala bada ere, oraindik, ezin dira unibertsitateko karrera guztiak euskaraz ikasi. Horretaz gain, euskaraz dauden karrera batzuen azkeneko ikasturteak ere ezin dira euskaraz eman. Hori dela eta, abenduaren 2an protestaldi egun nazionala deitu zen Leioako campusean. 200 pertsona bildu zituen manifestazioak.

Leioako campusean deiturik zegoen manifestazioa eguerdiko 13.00etan hastea zen, bost minutu lehenago, ordea, Zientzia Fakultatetik hasita, beste manifestazio bat atera zen Kafetegi Nagusirako bidean. Hau Zientzia Fakultateko ikasle asanbladak deitua zegoen manifestazio nagusiarekin biltzeko helburuarekin. Bertan, bazeuden jada, ikasle mordo bat, 70ren bat. Ondorengo manifestazioan ere bilduko zirenak.

Manifestazio Nagusia, Ikasle Abertzaleak-ek deiturikoa, ikasle asanbladakoa Kafetegira heldu eta minutu gutxira abiatu zen. Aurrean 'Euskaraz bizi, euskaraz ikasi' leloa zeraman pankarta zuela.

Auziperatutakoekin elkartasuna

Istilurik ez zen egon manifestazioan. Errektoretza aurretik igaro ondoren, campusari buelta osoa eman zioten Kafetegi Nagusiaren parean geldituz. Bertaratutako 200 ikaslek orain gutxi ikaskide diren 104 pertsonen kontrako auzia salatu nahi izan zuten komunikatu baten bitartez. Izan ere, LOUaren aurkako itxialdi egiteagatik, "ETArekin zeharkako lotura" izatea leporatu zien Getxoko epaile batek, auzia Espainiako Auzitegi Nazionalera bidaliz. Hori dela eta, bertaratutakoek ikasle auziperatu horiei beren elkartasuna adierazi nahi izan zieten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun